CAPER

Collaborative information, Acquisition, Processing, Exploitation and Reporting for Org. Crime

Vicomtech, koordinatzaile tekniko eta hizketa naturalaren prozesaketa eta bideo analisi moduluen lider bezala, Europar Batasunak finantzatu duen CAPER ikerkuntza proiektuko kide nagusietako bat izan da.

Europako Estatuetako Segurtasun Erakundeak (LEA, ingelesez Law Enforcement Agency) informazio eta komunikazio teknologien behar geroz eta handiagoa dute. Bestalde, Internet eta komunikabideek eratutako gizarteak ere eragina dute hauengan.

Erronka hau estatuetako segurtasun erakundeentzako (LEA) aukera bezala hartu daiteke. Eskura dagoen open source informazioaren oparotasun eta kantitatea, modu egokian prozesatzen bada, balio handiko inteligentzia ekarri dezake, baita dagoen closed source inteligentzia ondorioztatzen lagundu ere. Informazioa partekatu eta mugaz haraindiko inteligentzia lortzeak datu-baseetara sartzeko estandar komunak eta elkarreragingarritasuna ekarriko zituen. CAPER proiektuak ez ditu aipaturiko estandar komunak aintzat hartzen eta bere helburua proiektuan parte hartzen duten erabiltzaile finalen artean estandar komunak ezartzea izango da, etorkizunera edota estandar formal eta praktika onei lagunduz.

CAPER proiektuaren helburua krimen antolatuaren prebentziorako plataforma komun bat sortzea da informazio ireki eta pribatuen iturburuen partekatze, ustiapen eta analisiaren bitartez. CAPER proiektua hizkuntzalaritza ikuspuntu guztiz neutral batean diseinatu da. Diseinu metodologia honek etorkizunean edozein hizkuntzako hizkuntzalaritza analisi eta ahots-ezagutze osagarriak gehitzea ahal egiten du. Hasieran 13 hizkuntzetan oinarritzen da CAPER. Hizkuntza zerrenda hau parte hartzen ari diren LEA-ekin adostu da. CAPERek iturri anitz eta formatu anitzeko edukiak lortu ahal izango ditu. LEA ezberdinetako erabiltzaileak erreferentziazko irudiak, hitz gakoak, informazio biometriko eta definitutako kontzeptuak emango dituzte informazio ezberdina lortzeko erabili ahal izango dena. Komunikabideentzako kaptura kanalen informazioa eskatuko da.

CAPER sistemaren xedeetako bat informazio mota ezberdinen (testua, irudia, ahotsa, etab.) arteko pareko alderaketak egin eta datuak aurreiritzi kultural ezberdinekin datuak osatzeko gai izatea izango da. Datuen edo web mining-az haratago doa hau eta moldagarriak diren algoritmoak eskatzen ditu informazio iturri anitzen edo eduki atomikoaren atal espezifiko baten sailkapen handia gauzatzerik dutenak. CAPER plataformak Ikusmen Analisi (ingelesez Visual Analytics, VA) osagai bat dauka, erabakiak hartu eta hipotesi elkarreragileak sortzea ahal egiten duena. VA lan paketeak moduluen garapen eta inferentzia barne hartzen ditu ere ebaluatutako informazioaren adierazpide eta interakziorako interfaze grafiko aberats batekin. Inteligentzia ireki eta itxiaren arteko alderaketa eta kontrastea ahal egiten ditu honek.

Ohik kudeaketa eta lan-karga aplikazioek eta analisten lan-mahaiak sistemen estandarrekin eta ziurtagiri seguru nagusien arabera garatu dira berezko segurtasuna bermatzeko. Diseinu hau nazioko eta Europako interesei zuzenduta dago. Kapa honek teknologia semantikoak erabiltzen ditu ere sistemaren interoperabilitate semantikoa hobetzeko, sistema erabiltzerakoan LEA ezberdinen erabiltzaileek hizkuntza eta kontzeptu komunak izango dutela bermatuz.

Proiektuak badu berezko lan-pakete bat gizarte, etika eta legezko gaiak jorratzen dituenak (WP7). Arkitektura sistema tokibanatua dago eta nahikoa malgutasuna ematen du edozein proiektu burutzerakoan sor daitezkeen legezko oztopo aurrean erantzun ahal izateko. Azterketa legal honetan oinarritutako praktika on eta politika gomendioak ere ekarri ditu.

Duration of the project

01/07/2011 - 31/12/2014