Digital Media

Multimedia eta Multipantaila Esperientzia Interaktiboak, Ikus-Entzunezko Ekoizpena eta Broadcast Teknologiak eta Multimedia-Fluxuen Kudeaketa

Vicomtech-en Digital Media sailaren helburua ikus-entzunezkoen eta multimediaren sektorean lan egiten duten eragileei irtenbide teknologikoak eskaintzea da, erabiltzaileen ikus-entzunezko esperientzia eta broadcast munduko profesionalen lana hobetzeko asmoz. Honako hauek dira sailaren jarduera-ildo nagusiak:

Multimedia eta Multipantaila Esperientzia Interaktiboak

Azken urteotan nabarmena izan da Informazioren Gizarteak gailu mugikorretarako duen joera eta broadcast eta Internet bezalako kanalen konbergentziak multimedia-fluxuak ezin hobe integratzen dituzten ebazpen teknologikoak behar dira. Honela erabiltzaileek edukiekin aldi berean pantaila ezberdinetan elkarreragin dezakete. Vicomtech-ek “Multimedia-Etxea” egia bihurtzeko ezagutza eta teknologia-oinarri sendoak ditu, erabiltzailean oinarritutako edukiak eta zerbitzuak eskainiz. Digital Media sailak ondorengo teknologietan aktiboki egiten du lan:

  • Baliabideen aurkipen eta elkartzea: zerbitzuak baita gailuak eta erabiltzaileak hauekin duten elkartzea.
  • Erabiltzaile batek gailu ezberdinetan aldi berean hedatutako multimedia zerbitzuak:
    • Edukiak gailu ezberdinetara modu dinamikoan eta era autorregulatuan egokitzea.
    • Gailu ezberdinetarako oinarria eta edukien sinkronizazioa.

Vicomtech-ek teknologia horietan guztietan aktiboki lan egiten du nazioko eta nazioarteko I+G proiektuetan, HbbTV eta HTML5 estandar irekietan oinarritutako ebazpenak eta zerbitzu-plataformak emanez. 

Ikus-Entzunezko Ekoizpena eta Broadcast Teknologiak

Eduki digitalen ekoizpen prozesuek azkar barneratu behar dituzte kontsumorako elektronikan eta mundu profesionalean ematen diren aurrerapen teknologikoak. Egun ekoizpen katean zehar aurrerapauso handiak ari dira ematen, ondorengo ezaugarri nagusiak nabarmentzen direlarik:

  • Ultra HD/4K
  • Barruti Dinamiko Altua (HDR)
  • 3D / Estereoskopia 
    • FVV (Free Viewpoint Video) edo ikuspuntu libreko bideoak
    • Errealitate Birtuala/Areagotua
  • HFR: 100 fotograma segundotik gorako irudi frekuentziak
  • 306ºko bideoa

Multimedia-Fluxuen Kudeaketa

Fluxuen sorkuntza eta kudeaketa eta multimedia edukien prozesuen automatizazioa ere Vicomtech-en beste jardueretako bat da eta ezagutza eta garapen propioak ditu. Esparru honetan Vicomtech-ek egiten duen ikerkuntza eta garapen jarduera guztiak broadcast (goiburuak, unitate mugikorrak, estudioak) eta IP komunikazioetan oinarritzen diren (streaming egokitua HTTPan, adib. MPEG-DASH edo HLS) teknologiekin estandarizazio maila altua eta elkarreraginkortasuna bermatzen ditu. Vicomtech-ek Gstreamer bezalako multimedia framework-en menderatze maila handia dauka eta kodifikazioa (MPEG-2, H.264, H.265) eta edukiaren banaketa (DVG-T/S/C, OTT) integratzen dituzten ebazpenak ematen ditu multimedia-fluxuen kudeaketa ebazpen malgu bakarrean.

 

Vicomtech-ek duen goi-mailako laborategian I+G proiektuak burutzeaz gain, ebazpenak balidatzen ekosistema errealak errepikatzeko ere balio du. Laborategi honetan ere prototipoen, ekipo komertzialen, eta abarren. neurketa eta egiaztapenak egiteko baliabideak ere badaude.

Sailburua

Mikel Zorrila Berasategui

Dr. Telekomunikazio Ingeniaria

Sailburua

Argitalpenak

Ikerketa taldea

Álvaro Gabilondo García

Grado en Ingeniería en Tecnología de Telecomunicación

Ikertzailea

Argitalpenak

Ana Domínguez Fanlo

Telekomunikazio Ingeniaria

Ikertzailea

Argitalpenak

Ángel Martín Navas

Dr. Telekomunikazio Ingeniaria

Senior Ikertzailea

Argitalpenak

Iñigo Tamayo Uria

Informatikoen Ingeniari

Ikertzailea

Argitalpenak

Javier Morgade Prieto

Dr. Ingeniero de Telecomunicaciones

Senior Ikertzailea

Argitalpenak

Juan Felipe Mogollón Rodríguez

Telekomunikazio Ingeniari Teknikoa, Sistema Elektronikoen espezialitatea

Ikertzailea

Argitalpenak

Roberto Viola

Computer and Telecommunications Engineering

Ikerlari Laguntzailea

Argitalpenak

Stefano Masneri

M. Sc. Degree in Telecommunications

Ikertzailea

Argitalpenak