Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Prozesamendurako Teknologiak

Aplikazio berritzaileak merkatura transferitu, multimedia eduki eleaniztunak kudeatu eta pertsona-makinen arteko behar interaktiboak asebetetzen ditugu 

Ahots eta Hizkuntza Naturalaren Teknologietako sailaren helburua hizketaren eta hizkuntzaren prozesaketa teknika aurreratuak ikertzea eta garatzea da, hizkuntzen industriari aplikazio berritzaileak eskaintzeko eta informazioaren gizartearen ezaugarri bereizgarriak diren sektore anitzeko multimedia eduki eleaniztunak kudeatzeko edota pertsona eta makinen arteko elkarrekintza beharrei erantzuteko.

Hona hemen taldearen jarduera-ildorik garrantzitsuenak:

  • Ahotsaren prozesamendua: hizketaren ezagutza automatikoa, testu eta hizketaren arteko alineamendua, kapitalizazio eta puntuazio automatikoa, hizlarien segmentazio eta ezagutza, hizkuntzaren identifikazioa, ahots biometria, segmentazio eta sailkapen akustikoa, ahotsean emozioak ezagutzea
  • Hizkuntza naturalaren prozesamendua: testuaren oinarrizko prozesamendu, normalizazio, analisi eta sailkapen, entitate-izenen detekzio eta desanbiguazioa, iritzi eta sentimenduen analisia, analisi sintaktiko eta semantikoa, entitate-erlazio erauzketa, terminologia erauzketa
  • Itzulpen automatikoa: itzulpen automatiko estatistikoa eta sare neuronaletan oinarritua, domeinuaren egokitzapena, baliabide eleanitzen sorkuntza, corpus konparagarrien ustiapena eta datuen aukeraketa, formatua mantentzen duen dokumentuen itzulpena, kalitatearen estimazioa  
  • Elkarrizketa-sistemak: hizketaren ulermena, elkarrizketaren kudeaketa, lengoaia naturalaren sorkuntza 

Sailak oinarrizko ikerketa estrategikoa unibertsitate eta beste ikerketa zentroekin lankidetzan egiten du, eragin handiko kongresu eta aldizkarietan argitaratuz eta master eta doktorego tesiak gainbegiratuz.

Finkatutako enpresekin, ETEekin eta enpresa sortu berriekin ere egiten du lan, horien ahotsa eta lengoaia naturala prozesatzeko teknologia aplikazio-domeinu eta negozio-eredu zehatzetara egokituz. 

Sailak izaera teknologikoa du batik bat, eta horrek Vicomtech-eko gainontzeko sailekin lankidetzan aplikazio berritzaileak ikertzeko eta garatzeko aukera ematen dio, bai hizkuntzaren industrian (azpititulaketa, transkibapena, itzulpena, sare sozialen analisia, bezeroen arreta, enpresa-adimena), bai beste sektore tradizionalagoetan (turismoa, segurtasuna, osasuna, laguntza-teknologiak, irakaskuntza, fabrikazioa).

2001etik, eskualdeko, estatuko eta Europako ikerkuntza- eta industria-proiektuetan garapen, ikerketa eta koordinazio lanak egiten ditu. Ahots eta lengoaia naturalaren teknologiak eta hizkuntzen industria bultzatzearekin loturiko hainbat erakunderen partaide da: Langune, Ahotsaren Prozesamendurako Sare Tematikoa, META-NET, LT-Innovate. 

Taldeak ikerkuntza-ildo nagusietan aditu diren doktoreak ditu, nazioarteko unibertsitate ospetsuetatik etorritakoak, baita doktoretza-prestakuntzan dauden ikertzaileak eta garatzaileak ere.

 

Ikerketa taldea

Aitor Álvarez Muniain

Dr. Informatika Ingeniaritzan

Senior Ikertzailea

Argitalpenak

Aitor García Pablos

Dr. Informatika Ingeniaritzan

Ikertzailea

Argitalpenak

Ander González Docasal

Degree on Electronics Engineering

Ikerlari Laguntzailea

Argitalpenak

Aratz Puerto González

Informatikaren Ingeniaritzako Gradua

Ikerlari Laguntzailea

Argitalpenak

Conrad Bernath

Máster de Inteligencia Artificial

Ikerlari Laguntzailea

Argitalpenak

Eva Martínez García

Master in Artificial Intelligence

Ikerlari Laguntzailea

Argitalpenak

Haritz Arzelus Irazusta

Informatikan Ingenieria eta Sistemen Informatikan Ingeniari Teknikoa

Ikertzailea

Argitalpenak

Manex Serras Saenz

Máster Universitario en Ingeniería Computacional y Sistemas Inteligentes

Ikertzailea

Argitalpenak

Montserrat Cuadros Oller

Dra. Informatikan Ingeniaria

Senior Ikertzailea

Argitalpenak

Naiara Perez Miguel

Master in Linguistics

Ikertzailea

Argitalpenak

Thierry Etchegoyhen

Ph.D. in Computational Linguistics

Ikerlari Nagusia

Argitalpenak