Proiektuak

Vicomtech-IK4ren inguruko enpresek ikerketa aplikatuaren, garapenaren eta berrikuntza teknologikoaren gainean dituzten beharrei erantzutea, Computer Graphics, Visual Computing eta Multimedia teknologiei dagokienez.

Ikerketa hori transmititzeko tresnarik garrantzitsuena I+G+b proiektuak abian jartzea da, enpresen beharrei erantzute aldera. Helburu horretarako, Vicomtech-IK4k IGB- UNE-166.002 Kudeaketa Sistemen arauaren araberako lan-metodologia jarraitzen du, eta, horrenbestez, erakunde osoa prozesu gakoetara bideratuta dago I+G+b proiektuen jardueran: zaintza eta espezializazio teknologikoa, emaitzetarako orientazioa, inpaktu-neurketa eta igorpen-metodoa.

Gainera, zentroak lan handia egiten du lankidetzarako proiektuen eremuan, lankidetzarako garapen teknologikoa sustatzeko programen bitartez.

Espezializazioko Teknologien sekzioan Espezializazio teknologiak, gure teknologiak eta I+G+b proiektu batzuk kontsulta daitezke.

Informazio gehiago:
 tech.transfer@vicomtech.org

Nazioarteko proiektuak

Nazioarteko eremuan, Vicomtech-IK4 lankidetzarako proiektuak eramaten ditu aurrera Europako Batzordeko programen bitartez. Gainera, mekanismoak ditu alde biko hitzarmenak sinatzeko eta lankidetzaren eremuan garapen teknologikoa sustatzeko nazioarteko beste programa batzuetan parte hartzeko, baita nazioarteko enpresekin alde biko hitzarmenak ezartzeko ere.

Vicomtech-IK4ren nazioarteko proiektu-taldeak zentrorako eta lankideentzako proiektuak erakartzeko eta koordinatzeko lanak babesten ditu.

Lotura interesgarria: 
Horizon 2020

Informazio gehiago:
 
internationalprojects@vicomtech.org

Edozein motatako enpresak parte hartu dezake, autonomoetatik multinazionaletara.