JARDUNALDIA: 2020 Esperientziak, Elkarlanak eta Ingurumen eta Biodibertsitatean Erronkak. 2014/05/29, Vicomtech-IK4

20.05.2014

Datorren ostegunean, hilak 29, Vicomtech-IK4ko egoitzan “2020 Esperientziak, Elkarlanak eta Ingurumen eta Biodibertsitatean Erronkak” jardunaldia ospatuko da MONNA proiektuaren baitan (http://www.monna-project.eu/).

Ekitaldia goizeko 10etan hasiko da eta goizean zehar biodibertsitatea eta ingurumenaren eremuan ospe handiko adituek hartuko dute parte eta gainean MONNA proiektuaren aurkezpena ere egingo da.

Jardunaldiaren irekiera “2020 erronkak eta europar tresnak ingurumen eta biodibertsitate kontuetan” hitzaldiarekin egingo da, bertan H2020 europar programak eskaintzen dituen erronkak eta haren finantza tresnak zeintzuk diren aurkeztuko direlarik.

Jarraian esparru honetan adituak diren agente ezberdinek arrakasta kasuen aurkezpen laburrak egingo dituzte. Jardunaldiari amaiera biodibertsitate eta ingurumen kontuen inguruko erronkei buruzko bi mahai-inguruk jarriko diote.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak