Camilo Cortés-ek bere doktore tesia defendatu du “Computational Geometry in Medical Applications”

13.02.2017

Doktore tesi honetan Geometria Konputazionalaren inguruko teknika berritzaileak garatu dira eta Irudi Medikua, Irudi bidez Gidatutako Kirurgia eta Neuro-errehabilitazio Motorera aplikatu dira.

Irudi Medikuaren eremua, tesi honek ondorengo gaietan ekarpenak egin ditu: (a) forma parametrikoen optimizazioa irudien segmentazio eta forma organikoen sintesira aplikatuta eta (b) material porotsuen topologia eta geometria errazte, aldez aurretik ezinezkoak ziren konputazio mekanikoak ahal egiten dituztenak eta era berean poroaren geometria zehazki irudikatzen dutelarik.

Irudi bidez Gidatutako Kirurgiaren atalean, tesi honek pazientearen erregistro intra-operatiboa lantzen du eta barne hartzen ditu: (c) ikerkuntza robotikoko plataforma irudi mediku intra-operatiboak modu kontrolatuan jasotzeko, (d) pazientearen bizkarrezurreko TAC eta ultrasoinu irudien arteko erregistro intra-operatiborako metodoa eta (e) ultrasoinu irudien multzo publikoa algoritmoen erregistroa balidatzeko 2D-3D eta 3D-3D irudien artean.

Neuro-errehabilitazio Motoreari dagokionean, tesi honek pazientearen jarreraren neurketa ikertzen du exoeskeletoetan oinarritutako terapietan. Ekarpenak hauek dira: (f) goiko gorputz-adarretako giltzadura angeluen neurketa hobetua, exoeskeletoetan oinarritutako neurketak modu adierazgarrian hobetuz eta (g) sorbaldaren giltzadura angeluen neurketa hobetua markagailuetan oinarritutako koste baxuko sistema optikoak erabiliz errehabilitazioan dagoen exoeskeletoaren jarrerari dagokion informazioarekin batera.

Aipaturiko ekarpen guzti hauek nazioartean aipagarriak diren komunitate zientifikoetara bidali dira berrikuspen eta ebaluaziorako. Adituen aldetik argitalpenak, homologazioak edota balorazio positiboak lortu dira. Garatutako sistemak, datuen multzoak eta algoritmoak Toledoko Paraplegikoen Ospitale Nazionalean eta ORXXI Kirurgia Robotikoaren Proiektuan erabiltzen ari dira.

Doktore-tesi honen zuzendariak Prof. Oscar Ruiz (EAFIT Unibertsitatea) eta Prof. Julian Florez (Vicomtech-IK4) izan dira eta maiatzaren 20ean egin zen defentsa Kolonbiako Medellin herriko EAFIT Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatean. Epaimahaia ondorengoek osatu zuten: Dr. Jorge Posada (Vicomtech-IK4), Prof. Carlos Cadavid (EAFIT Unibertsitatea) eta Prof. Sebastian Durango (Mazinaleseko Unibertsitate Autonomoa).

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak