Vicomtechek Europar Batzarraren HR Excellence in Research aintzatespena lortu du, Giza Baliabideen kudeaketa aurreratua ikerketaren eremuan

11.12.2017

Vicomtechek duela gutxi lortu du Europar Batzarraren HR Excellence in Research aintzatespena, kontratazio irekia, gardena eta ikertzaileen merituen araberakoarekiko (OTM-R: Open, Transparent and Merit-based Recruitment of Researchers) duen bere konpromisoa bermatzen duena. Emaitzak denbora errealean neurtzeko gai diren kudeaketa sistema aurreratuak nagusi diren ingurune batean, ikerketan pertsonen eremua ezin da atzea gelditu. Ikerketan aritzen diren erakundeek proiektu eta jarduera bakoitzean ematen diren ahaleginak zenbatu eta neurtzeko gai diren kudeaketa metodoak eskatzen dituzte. Hau lortzeko modu bakarra ikertzailearen figura sistemaren erdigunean jartzea da. Hasieratik Vicomtech bere prozesuen etengabeko hobekuntzan aritu da eta orain gutxi beste aurrera pauso bat eman du Europar Jokabide-Kodea eta Carnegie Mellon Unibertsitate ospetsuak garatutako People CMM matrizea arrakastaz ezartzean, pertsonen kudeaketa nazioarteko bikaintasunera hurbilduz. Honela aitortu du Europar Batzordeak HR Excellence in Research saria ematerakoan.

Kudeaketa metodo bikain batek nazioartean erreferente izatearekin lotuta dago zalantzarik gabe. Azken urteotan Vicomtechek bere Kapital Intelektualaren balioari lotutako erakundearen gaitasuna zenbatu eta kudeatzeko sistema garatu du, bere ikertzaileen ezagutza eta aktibo ukiezinak (software liburutegiak) marko hartuta. Horretarako, Viocmtechek bere Kapital Intelektuala kalkulatzeko metodologia berria garatu du nazioartean abangoardian dauden metodologietan oinarrituta.

Viocmtechek erakundeko pertsona bakoitzaren ekarpenak erakundearen estrategiarekin bat egiteko aritzen da, era berean, pertsonek beraien gaitasunak garatzeko aukera dutelarik. Eredu honen bitartez, ikertzaile bakoitzaren gaitasunak antzeman eta sustatzeko aukera dago, bere prestakuntza eta emaitzen bidez bere profilera hobe egokitzen den ibilbide profesionaletik gidatuz. Pertsona bakoitzaren gaitasun eta konpetentzien garapena gakoa da ikerkuntzaren arloan balio erantsia sortzerakoan.

Sistema hau bere ezagutzaren kudeaketaren estrategiarekin eta, era berean, bere Roadmap Teknologikoaren (edo ibilbide-orri teknologikoa) elaborazio eta jarraipenean oinarritutako Estrategia Teknologikoarekin osatzen da, zein erreferentziazko tresna estrategikoaren lana egiten duen eta jarraitu beharreko norabidea adierazten duen bere helburu estrategikoak lortzeko. Beti ere zentroaren xedea begi-bistatik galdu gabe, alegia gure inguruko enpresa eta erakundeen Ikerketa Aplikaturiko, Garapenerako eta Informazioaren Teknologien Berrikuntzarako beharrei erantzutea erronka berriei aurre egiteko eta beraien lehiakortasuna merkatu globalean hobetzeko.

Metodo batak eta besteak nazioarteko maila goreneko (Q1) bi zientzia-argitalpen ekarri dute, zentroa mundu mailan sektoreko liderren artean kokatuz.

Vicomtech nazioartean aintzatespen handia duten UNE 166002:2014 eta ISO 9001:2015 ziurtagiriak aldi berean dituen zentro bakarrenetakoa da eta, honela, berriro ere, ikerketaren kalitatean erreferente bezala jarrita dago. Vicomtechek I+G+baren kudeaketan egiaztatze nagusia lortu zuen eta, gainera, AENOR-en I+G+b Kudeaketa Sistemaren ziurtagiria eguneratzen lehenengoa izan zen 2014ean argitaratutako UNE 166002 Arauarekin. Egiaztapen honek Vicomtech I+G+baren bikaintasunean berresten du eta berrikuntzaren kudeaketaren abangoardian ezartzen du.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak