Ekaina 2018

Vicomtech EDAR 4.0 proeiktuan parte hartzen du optimizazio energetikorako

Vicomtechek operazio-simulagailu baten garapenean ari da eta, Adimen Artifizialeko tekniken erabileraren bidez, hondakin-uren araztegien optimizazio energetiko osoa lortu nahi da.

Proiektu honen garapena Eusko Jaurlaritzak finantzatzen du eta Giroa Veolia enpresak lidertzen du, Ibermática, Veolia Water Technologies, MSI Grupo, Mapner, Guascor Power (Siemens), MaserMic eta LKS Consultoría Tecnológicaren elkarlanarekin eta IK4-Tekniker, Mondragon Unibertsitatea eta Vicomtechen laguntzarekin. Laugarren industria iraultzak datuen kudeaketa gaian ekarritako aurrerapenak erabiltzea du helburu.

Datuen asimilatzeak eta prozesatzeak errazten duten software ebazpenenei esker, hondakin-uren araztegien kudeaketaz arduratzen diren erakundeek bildutako datu kopuru handi eta konplexuak aztertu eta tratatzea lortu nahi da hauen informazio sistema aurreratuekin.

Vicomtechen lana proiektu honetan laguntza zientifiko-teknologikoa ematean datza, aldagai kritikoen iragarpena eta visual analyticsean oinarritutako tresna bisualak ematen dituzten ereduak garatuz, datuen ulermena eta tratatzea ahal eginez. Gainera, operazio irizpide optimoak garatzen ditu Vicomtechek eredu prediktiboen simulazioan, optimizazio algoritmoetan eta erabiltzaileak ezarritako irizpideetan oinarrituz.