Alkateordetzak eta Vicomtech zentroak hitzarmen bat sinatu dute talentua sustatzeko eta hezkuntzan berrikuntza bultzatzeko

11.07.2018

Donostiako Alkateordetzak, Donostia Sustapena udal sozietate publikoaren bidez, hitzarmen bat sinatu du Vicomtech zentro teknologikoarekin. Hari esker, gazte gaituak atxiki eta erakarri ahal izango dira, ikerketa proiektuen kontratazioaren bidez, eta berrikuntzarekin lotutako gaitasunak garatzearen alde egingo da, hezkuntzaren esparruan, Donostia Innovation Challenge bezalako jardueren bidez.
Ernesto Gasco Donostiako Alkateordetzak zera adierazi nahi izan zuen: “Hitzarmen hau sinatu dugu Vicomtech bezalako gure hiriko ikerketa zentro ezagun honekin, teknologiaren mundua Donostiako gizarteari eta bertako ekoizpen sistemari gerturatzeko helburuarekin, hainbat sustapen jarduera eskoletan garatuz, berrikuntza astean parte hartuz eta bono teknologikoen bidez, Donostiako estrategian heldu dieten erronka handiak alde batera utzi gabe, besteak beste: nazioarteko talentua atxikitzea eta erakartzea berrikuntza eta ezagupen eremuan".
Hitzarmen hau Donostia Sustapenak burutzen duen hiriko estrategiaren inguru egituratzen da. Bertan, Donostia eraldatzeko eta finkatzeko xedeak hartzen ditu barne, berrikuntza eta ezagupen polo gisa, talentua garatzearen, atxikitzearen eta erakartzearen alde eginez, funtsezko elementu gisa, hirian kokatutako zentroetan eragindako ezagutzaren eraldaketarekin batera.

Hitzarmenak honako baldintzak ezarri ditu:

  • Sustapenak Vicomtech zentroari laguntzea, gazte gaituak atxikitzeko eta erakartzeko bere ibilbideetan, adibidez, kontratazioekin ikerketa proiektuetarako, kanpoan dauden donostiar gaituen profilak kontratatzea edo bekak atzerrian.

Donostiako programa hauen %50 Europako Gizarte Funtsaren bidez finantzatu ahal izango dira, FSE Euskal Herriko 2014-2020 Programa Eragilearen esparruan, “Donostia GazteEkin”: langabezian dauden gazte gaituen laneratze egokitua, hirian azaleratzen ari diren sektore estrategikoetan” Programarako.

  • Bi erakundeen arteko lankidetza, berrikuntzarekin lotutako gaitasunak bultzatzeko, hezkuntzaren esparruan, esaterako, Donostia Innovation Challenge.
  • Vicomtech zentroak Zentre-Donostia Design Institute etorkizuneko diseinu eskolaren garapenaren parte hartzea, diseinuarekin lotutako programen bidez, berrikuntzarako funtsezko gaitasun gisa.
  • Donostiako ETEetarako Bono Teknologikoa sustatzea, partekatutako finantzazio batekin. Bono horien bidez, Vicomtech zentroak enpresek eskatutako zerbitzua garatuko du.
  • Ekintzailetza eta transferentzia teknologikoa sustatzen duten jarduerak eta programak bultzatzeko konpromisoa.
  • Vicomtech zentroaren edukien proposamena Innovación-Donostia WeekINN Asterako. 

Hitzarmena lau urteko indarraldia edukiko du.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak