Azaroa 2018

Vicomtech Euskaraldiarekin bat

Gaur, azaroaren 23an, martxan jartzen da Euskaraldia, 11 egunetan zehar euskararen erabilera bultzatu nahi duen ekimena. Vicomtech Zentro Teknologikoak entitate sustatzaile bezala, euskararekiko bere konpromisoa berritu nahi du.

Zentroko kideek, euskaraldiak proposatzen dituen bi rolen bitartez, Ahobizi eta Belarriprest, euskararekin daukaten harremana sendotzea dute helburu, ohiturak aldatzea norberaren ezagutzaren neurrian.

Ahobizi direnak, euskaraz mintzatuko dira ahal duten bakoitzean eta Belarriprest direnak euskaldunek beraiei euskaraz hitzegiteko eskatuko diete, baina erdaraz erantzuteko aukera izango dute.

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta beste hainbat erakundek sortu duten ekimena abenduak 3ra arte iraungo du.