Urtarrila 2019

Vicomtechek karrera profesionalen sistema bat garatu du ikertzaileen kapital intelektualaren balorazioan oinarrituta

Vicomtech Euskadin erreferentziazko zentro teknologikoa da kudeaketa aurreratuan aplikatutako metodologian. Bere sorreratik funtsezkoa du bere ikertzaileen balioa eta haiek nahiz industria-egituran nahiz gizartean duten eragina neurtzea. Vicomtech nazioartean zientifikoki kontrastatutako metodoa garatzen joan da orain sektorean erreferentetzat jotzen dena.

Vicomtecheko metodologiak karrera profesionalen sistema koherente, argi eta objektiboa jartzen du ikertzaileen eskura, eta prestakuntza eta garapena errazten ditu ikerketa aplikatuaren esparruan. Sistemak ikertzailea ahalduntzen du eta bere ibilbidearen eta espezializazioaren jabe egiten du. Bere ezagutza arloak ezagutza-mapa baten bidez azaltzen dizkio eta, zentroaren mapa teknologikoaren arabera, zein arlotan fokatu behar den erakusten dio. Sistema honek erakundearen erdigunean kokatzen ditu pertsonak, eta plan estrategikoan markatutako helburu globalak lortzeko bidean jartzen ditu.

Karrera profesionalen sistema honen oinarria Vicomtechek garatutako eta inplementatutako metodologian datza, nazioarte mailan lehen mailako argitalpen zientifikoetan baliozkotu dena (Q1 - Journal of Intellectual Capital). Metodo erabat automatizatua da, eta balio zehatza ematen dio kapital intelektualari, tradizioz balioespen subjektiboetara lotuta dagoen aktibo ukiezina. Horrela, lortutako emaitza bakoitzari eta hauek merkatuan duten eraginari gardentasun eta trazabilitate handiagoa ematen zaie.

Vicomtecheko metodologia, nazioartean zientifikoki kontrastatuta dagoena, aurrerapauso kualitatibo garrantzitsua da zentro teknologikoen kudeaketa aurreratuan. Edurne Loyarte doktorea, Vicomtecheko Antolakuntza Estrategiaren zuzendaria, izan da Vicomtecheko Metodologiaren garapena gidatu duena eta nazioarteko hainbat forotan ereduaren emaitzak aurkeztu dituena.

"Pertsonak dira zentro teknologikoen aktiborik garrantzitsuena, eta irmoki uste dugu nazioarteko mailan metodo objektibo eta kontrastatuekin beraien ezagutza balioan jarri behar dela, egiten duten ikerketan bere motibazioa areagotzeko".

Metodologia honi eragina ateratzen ari dioten enpresak daude dagoeneko, Vicomtechek bere teknologiak transferitzen dien enpresak hain zuzen. Lankidetza eta balio-sorkuntza prozesu osoan zorroztasuna eta gardentasuna bermatzen dituelako metodologia honek.