ePOCA

Kontsumitzaile eta hiritarren iritziak aztertzeko plataforma

Gaur egun, milioka datu, berri eta iritziak Internetera igotzen dira. Datu hauek pertsona, enpresa, produktu edo zerbitzukoak izan daitezke. Hauen jarraipen, kontrol eta balorazioa online ospearen kudeaketaren atal bat dira. Adibidez, Google-ek berri edo iritzi hauek pertsona, enpresa, produktua edo zerbitzuekin lotzen dituzten hitzek indexatu ditu. Arlo honetan, Web 2.0 teknologiek kontsumitzaileentzat tresna berriak sortu dituzte, marka, produktu edo zerbitzuei buruz iritzia emateko, informatzeko eta ahoz-ahoz komunikatzeko.

Marketing-ean jakina den bezala, marka baten eraikuntzak kostu handia dauka, bai marketing eta publizitate kanpainak, bai edozein komunikabideen komunikazio eta publizitate kanpainaren sorkuntza prozesuak direla eta. Hau dela eta, oso garrantzitsua da bai Interneten marka, pertsona edo zerbitzu baten irudia zein den, bai edukien balorazioa positibo edo negatiboa den jakitea. Irudia negatiboa bada, hainbat neurri hartuko dira ondorioak murrizteko eta bilatzaileetan maila aldatzeko.

Kontsumitzaile eta hiritarren iritziak aztertzeko plataforma (ePOCA)  Ministerio de Economía y Competitividad-en INNPACTO 2011 azpiprogramaren barne kokatzen da (IPT-2011-0853-430000). ePOCA-k Interneten marka, produktu, pertsona edo zerbitzu baten irudia lortzeko hainbat tresna garatuko ditu.

Horretarako, eduki multimedien jarraipena ahalbidetzeko software plataforma bat garatuko da. Plataformak Interneteko oinarrizko informazio iturrietan marka, produktu eta zerbitzu hauen iritzi eta sentimenduen eboluzioa aztertuko du. Plataforma erabiliz, enpresak, erakundeak edo pertsona nabarmenak beraien sektore, merkatu, marka edo produktuari buruz foru sozial eleaniztunetan (ingelesez, gaztelaniaz eta frantsesez) dauden iritzi eta berriak aztertzeko gai izango dira.

LKS, S. Coop enpresa proiektuaren koordinatzailea da eta Agoranet 2000, S.L, Alianzo Networks, SL, Vicomtech-IK4 Fundazioa (Vicomtech) eta Tecnalia Research and Innovation Fundazioa partaideak dira. Gainera, proiektuaren emaitzak balioztatzeko eta merkaturatzeko azken erabiltzaileak ere partzuergoko kideak dira, adibidez, Mondragón Corporación Cooperativa (MCC) LKS-ren bidez.

ePOCA proiektuak 24 hilabeteko iraupena izango du, 2011ko uztailetik hasita.

Proiektuaren iraupena

01/07/2011 - 31/12/2013