Health Assistant

Health Assistant

Health Assistant proiektuaren helburua medikuntzarako laguntzaile birtual adimendun eta proaktibo bat garatzea da, laguntzaile honek gaixoei buruzko informazioa, diagnostikoa, tratamenduak, prebentzio tratamenduak, etab. duen datu-base batean sartu ahal izango ditu. Helburua gaixoak bere terapietan motibatzea da, bereziki gaixo kronikoak.

Laguntzaile honen rola iraunkortasuna eskatzen duten errehabilitazio terapietan gaixoei gidatzea da. Laguntzaile birtualak tratamendua gainbegiratuko du eta gaixoa motibatzen saiatuko da.

Laguntzaile birtualaren ezaugarriak hauek izango dira:

  • Proaktibitatea: datu-basearen arabera (gaixoaren informazioa, profila, diagnostikoa, etab.) laguntzaileak gaixoari zenbait aktibitate iradokiko dio modu proaktiboan.
  • Integratzeko gaitasuna: Helburua laguntzaile birtuala datu-base ezberdinetan integratzea da, wiki-etan, CRM-etan (Customer Relationship Management), etab. eta edozein motako gailu edo plataforman.
  • Pertsonalizazioa: bezeroak laguntzaile birtualaren itxura aldatu ahal izango du gaixoaren nahiak betetzeko. Gainera laguntzailearen jokaera eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dira gaixoari moldatzeko. Laguntzaileak gaixoaren zaletasunak kontuan edukiko ditu ekintza osasuntsuak gomendatzen dizkionean.
  • Adierazkortasuna: Laguntzaile birtuala hitz egiteko gai izango da eta aurpegi eta gorputz adierazkortasuna izango du. Beraz, laguntzaileak ahoz eta ez-ahoz komunikatzeko gai izango da.


AICOR Consultores Informáticos S.L proiektuaren buru da, beste partaideak Instituto de Rehabilitación Médica S.A (IREMED), Vicomtech eta Forma Soluciones dira.

Proiektuaren iraupena

01/01/2013 - 31/05/2015