OpeNER

Entitate-izenen eta polaritateen ezagutza kode irekiko tresnak erabiliz

Gaur egun, konpainia ugarik edukien analisia eta informazio-erauzketa soziala eskaintzen dute, testuan azaltzen den iritzia ezagutzea eta sentimenduen analisia helburu izanik. Benetan eraginkorra den sentimenduen analisia, lengoaia naturalaren prozesamenduaren (LNP) esparruan oso ataza konplexua da jada hizkuntza bakarreko testuinguruan. Hizkuntza anitzeko testuinguruetan berriz, azaldutako arazoaren konplexutasuna askoz handiagoa da, eta horretaz gainera, hizkuntza eta kultura desberdinetako iritziak erkatzeko erronka erantsi behar zaio. Entitate-izenen identifikazio eta sailkapenak ere berebiziko garrantzia du erronka horretan.

Sektore eta industria berritzaile askotan gertatu ohi den bezala, enpresa txiki eta ertain ugarik merkatuaren beharrei erantzuna eman ahal izateko irtenbideak eskaintzen dituzte. Merkatu horretan parte hartu ahal izateko oinarrizko teknologiak lortu edo garatzea garestia da, eta kasu askotan enpresa txiki eta ertainek ez dituzte baliabide nahikoak inbertsio horri aurre egin ahal izateko, beraz, ezin dituzte merkatuak eskatzen dituen zerbitzu eta produktuak eskaini. OpeNER proiektuaren helburua, gaur egungo hizkuntza-baliabideak eta datu-multzoak berrerabiltzea eta berrantolatzea da, horrela komunitateari oinarrizko teknologia eskaini ahal izateko. OpeNER proiektuaren muina polaritatea eta sentimendua analizatu ahal izateko beharrezko baliabide-lexikoak garatzea izango da, baliabide horiek domeinuaren arabera normalizatuta egongo dira. Beste helburu garrantzitsu bat entitate-izenen identifikazioa eta sailkapena lantzea da estekatutako datuen erabilerarekin, honi esker, teknologikoki garapen handiagoa duten eta ez dutenen hizkuntzen arteko aldea murriztea lortuko da.

OpeNER proiektuak gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, nederlandera eta italiera landuko ditu. Proiektuaren ikerketa aplikazio-domeinu orokor batera bideratuko da, eta gero, turismoaren sektorera egokitu eta balioztatuko da. Guzti hau turismoaren sustapenerako europar agentziez osaturiko Azken Erabiltzaileen Aholku Batzorde, beste alderdi interesdun eta online turismo-atari baten kolaborazioarekin egingo da.

Gainera, OpeNER proiektuak Open Source komunitatearen barne ezarritako tresna eta teknikak erabiliko ditu garapen-komunitate bat eratu ahal izateko, OpeNER proiektua bukatu eta gero komunitate horrek proiektuaren jarraipena ziurtatuko du. Proiektuaren emaitzak beste domeinu eta hizkuntza batzuetara hedagarriak izan ahal izateko, garatutako tresnak eta teknikak software libre edo lizentzia hibridoarekin plazaratuko dira.

http://www.opener-project.eu/

Proiektuaren iraupena

01/07/2012 - 30/06/2014

Irudi Galeria

Erlazionatutako Bideoak