Zuretzat

Administrazio parte-hartzailearentzako plataforma irekia

ZURETZAT proiektuaren helburua Administrazio parte-hartzaileei zuzendutako plataforma ireki baten diseinua eta garapena da, bereziki tamaina txikiko edo ertaineko Administrazio Publikoei begira (udaletxeak, mankomunitateak, diputazioak,...). Plataforma kode irekiko lizentziak erabiliko ditu, administrazio gehiagotan bere ezarpena erraztuz.

Hasteko, ZURETZAT-ek Administrazio Publikoek haien datuak Linked Open Data bezala argitaratzeko gailuak eskainiko ditu, datu irekien eredua jarraitzen duten teknologia semantikoak erabiliz. Datu hauen baliagarritasuna baieztatzeko zerbitzuak garatuko dira herritarrei, enpresei eta administrazioei aktibitate ekonomiko berriak sortzeko praktika onen adibide gisa erakusteko. Azkenik, metodologia bat eskainiko da datuak Linked Open Data bezala argitaratzeko.

Bestalde, ZURETZAT-ek elkarlanerako herritarren partaidetza bultzatzeko gailu bidirekzionalak sortuko ditu, herritarren iritziek, proposamenek, kexek eta ekimenek Administrazioaren kudeaketan eragina eduki dezaten. Gailu hauek mugikorrak erabiliko dituzte interakzioa bultzatzeko. Hala ere, herritar guztiak kontuan edukitzeko, offline kanalak sortuko dira teknologia berriak erabiltzen ez dituzten erabiltzaileak ez baztertzeko. Era berean, plataformak jarraipen kontrol bat eskainiko du bai herritarrek baita administrazioek ere plataforman sortzen den informazioa ikusteko.

Azkenik, Administrazioen egoera ekonomikoari moldatzeko, ZURETZAT cloud-computing-eko teknologietan oinarrituko da. Helburua sistemaren ezarpen eta mantentze-lanen kostuak murriztea da, administrazio bakoitzaren benetako behar eta erabilerari doitzeko. Kasu honetan ere, metodologia bat sortuko da Administrazioak haien zerbitzuak cloudera migratzera bultzatzeko.

Proiektua Gipuzkoako bi udaletxetan balioztatuko da, Azpeitia eta Azkoitia. Biak Urola-Kostan kokatzen dira eta antzeko tamaina daukate (Azpeitiak gutxi gora behera 15.000 biztanle eta Azkoitiak 12.000 inguru). Bi udaletxek herritarren partaidetza bultzatzeko ekimenak dauzkate martxan (alkateari galdetu, proposamenak jaso, udaletxearen datu publikoak argitaratu,...) eta ZURETZAT proiektuaren publiko objektiboaren beharrak balidatuko dituzte.

Proiektuaren iraupena

01/06/2012 - 31/03/2015

Espezializazio teknologiak