c-Space

Ingurunea sormen esperientzia batean transformatzen duen tresna erabilerraza

c-Space proiektuaren helburua sormenerako tresna multzo berri baten eraketa da. Tresna hauek merkeak izango dira eta inguratzen gaituen lekua transformatzen lagunduko dute, sormen modu berrietan lagunduz.

c-Space-ek oinarri moduan jendearen bideo pertsonalak elkarbanatzeko joera hartuko du. Bideo emari hori zerbitzu zentral batek jasoko du eta honek, ia denbora errealean, ingurunearen 4D modelo bat sortuko du (3D + denbora). Honela, 3D modeloen eraketa denbora murrizten  da.

Teknologia hau erabiltzeko erraza eta merkea da. Gainera, norbanakoek eta enpresek erabili ahal izango dute (3D edukiak sortu bideo-jokoetarako, arkitektura, iragarkiak, turismoa, etab.)
Gainera, 4D modeloaren ezagutza errealitate birtual eta areagotuko eta sakelakoetarako tresna bat egiteko erabiltzen da. Honetarako balioko du:

•    Eszena erreala beste ikuspuntu batetik bizi.
•    Eszena “areagotuetan” ibili, denbora tarte ezberdinetan.
•    Eduki interaktibo eta “areagotua” sortu.
•    Gure ingurune errealaren ezaugarriak aldatu.

4D-tako eszena tresna berri multzo baten denbora/espazio zutabe ere bihurtzen da.  Tresna hauek konputazio afektiboan, ordenagailu bidezko ikusmenean eta errealitate areagotu proiektatuan oinarritutako esperientziak sortzeko balioko dute.

Pico-proiektoreak erabiliz (etorkizun hurbilean sakelakoetan edukiko ditugu),  c-Space proiektuak ingurunean (lurra, pareta, mahaia…) errealitate areagotua proiektatzen du, ingurune hori sormen eduki berriaren eszena bihurtuz.

Proiektuaren emaitza moduan, erabilera berri interesgarriak sor daitezke. Adibidez, erabiltzaileak eduki “areagotua” proiekta dezake bere inguruan oinez dabilen bitartean. Sormen hori elkarrekintza pertsonalizatu bidez egingo da, konputazio afektiboak ematen duen informazioa erabiliz.

Sormenerako tresna hauen teknologiatik kanpoko eraginak ere aztertuko dira: 

•    Eraginak gizartean eta onarpen soziala.
•    Negozio eredu berrien sorkuntza, proiektatutako iragarkietatik errealitate areagotuko eduki berriak argitaratzeko modu berrietara.

Proiektuaren iraupena

01/11/2013 - 09/02/2017

Irudi Galeria