Hbb4all

Hbb4all: Guztiontzako broadcast-Internet telebista

Hbb4All proiektuak broadcast-Internet telebista hibrido (HbbTV ingelesez) berrietan komunikabideen eskuragarritasun aukerei ekiten die. Eskuragarritasun hori erreala izan dadin, Hbb4All ikus-entzunezko industriako balio kateko kide garrantzitsuenei zuzenduta dago.

Datozen urteetako erronka handietako bat ikus-entzunezko multi-plataforma eskura ematea da (edozein mementoan, edozein tokian, edozein gailuan), nahiz Internet nahiz emanaldi zerbitzua izan. Emanaldi hibridoko plataformak, hala nola konektatuta dauden telebistak edo bi-monitoreko ebazpenak, zerbitzuen emate merke eraginkor eta erabilgarria eskaintzen dute behar dutenentzako. Adineko jendea eta desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonek azpititulu, audio-deskribapen, elkarrizketen aberaste edo keinu hizkuntzen beharra dute. Lehentasun horiek pertsonalizatu ahal izango dira neurri batean.

Hbb4All proiektua HbbTV-an oinarritzen da (1.1.1 eta 1.5 bertsioetan eta egun garapenean den 2.0 bertsioan) Europako estandar nagusi bezala zerbitzu konbergenteentzako eta kontuan hartzen ditu bai ekoizpena baita zerbitzua ere. HbbTVk broadcast-a eta Internet aplikazio interaktiboekin nola konbinatzeari buruzko xehetasun zehatzak ematen ditu. Proiektuak sarbide zerbitzuak probatuko ditu inplementazio pilotu ezberdinetan (definizio fasean hasi eta operazio fasera arte) eta erabiltzaileen iruzkin inplizitu eta esplizituak jasoko ditu onarpenaren inguruan eta egon daitezkeen egoera ezberdinetan zerbitzuek izan dezaketen kalitatearen inguruan.

Hbb4All arau egokiak, praktika, metrika eta gomendio egokien gida eta proiektuaren emaitzak sustatzeko kanpaina hasiko du. Hbb4All proiektuaren emaitzak garrantzi handia izango du mundu mailan eta, hortaz, mundu mailan ezagutzera emango dira estandarizazio erakundeen bidez, adibidez ITU-aren bidez.

Hbb4All proiektuak jarraitzen duen helburu nagusia egungo e-Inklusioaren ekonomian plataforma nagusia izatea da, merkatuaren erabilera bultzatuz eta gizarteko talde ezberdin guztien interesak asez.

Informazio gehiago: http://www.hbb4all.eu/

 

Proiektuaren iraupena

01/12/2013 - 30/12/2016

Erlazionatutako sailak