MERIT

Tumore solidoen aurkako terapiaren erantzuna hobetzea – MERIT

erantzuna hobetzea  – MERIT

Minbiziaren tratamendua prozesu mediko konplexua da, non espezialitate mediko desberdinek parte hartzen duten gaixotasunak eragiten dituen alderdi ezberdinei aurre egiteko. Behaketa ezberdinetan oinarrituz, minbiziaren aurkako tratamendu mota bat edo batzuk aukeratzen dira. Gaixoen jarraipena egiteko erabilitako tratamenduetan oinarrituz, aditu medikoez osatutako talde ezberdinak sortzen dira, honela, aldizka gaixoaren ebaluazio orokorra berrikusiz eta tratamenduan aldaketak egitea beharrezkoa ote den erabakitzen dutelarik.

Egungo prozesuaren digitalizazioak aditu talde hauei erabaki hartze azkarragoa egitea ahalbidetzen die.  Lehen, prozesu hau paperezko informazioarekin egiten zen, gaixoen karpeta fisikoetan txosten medikoak jasotzen zirelarik gaixoaren tratamenduan zehar jazotako edozein gertaerari buruz.

Digitalizazio honek gaur egun datu garrantzitsuen kokapena era azkarrean egiten dituzten tresnak proposatzea  ahalbidetzen du, honela, erabakiak automatikoki hartzeko. Dagoeneko ekimen komertzial desberdinak sortzen hasiak dira  hau aurrera eramateko.  Baina diagnostikorako erabiltzen den irudi medikoa kuantitatiboki prozesuaren barne sartzea oraindik  zaila izaten jarraitzen du. Zailtasun honen arrazoiak, datu kantitatea da eta gaur egun gordetzeaz arduratzen diren informazio sistemen konektibitate korapilatsua (PACS adibidez) dira.

Vicomtech-ek, eMedica-k koordinatzen duen proiektu batetan parte hartzen du, irudi medikotik datorren informazioa jaso eta prozesatzen arintzen saiatzen dena, erabaki klinikoak hartzeko laguntza sistementzat, onkologia kasuetan jarraipena egiteko.   Proiektuaren izenburua  Tumore solidoen aurkako terapiaren erantzuna hobetzea– MERIT da. Proiektuan eMedica-k parte hartzen du, dagoen produktua hobetzeko helburuarekin, Semantic Systems-ekin batera, erabaki klinikoa hartzeko laguntza sistema batean lan egiten duena, Onkologikoarekin, ikuskatze klinikorako eta Vicomtech-ekin bazkide teknologiko moduan.

Proiektuaren helburua irudiaren ezaugarrien erauzketa era arinean egitea da, gaur egun erabiltzen den RECIST irizpidetik haratago, bere segmentazio eta anotazio tresnaren bidez eta horrekin Semantic Systems-ek garatzen duen erabaki hartzerako plataforma elikatzeko. Onkologikoko profesionalei gaixoen jarraipenean hobekuntza eskaini nahi zaie, dagoeneko digitalizatua duten sistema erabiliz. Proiektua, SPRI-Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia-k finantzatua izan da GAITEK 2015 deialdiaren bitartez.

Proiektuaren iraupena

01/01/2015 - 31/03/2018

Irtenbide teknologikoak

Irudi Galeria