Hizkuntza baliabideen Europako azpiegitura

ELRI

Iraupena:

02.10.2017 - 30.09.2019

ELRI (European Language Resource Infrastructure) proiektua Europar Batasunak CEF (Connecting Europe Facility) programaren baitan finantzatutako ekimena da.

Proiektuaren helburu nagusia baliabide linguistikoak bildu, prestatu eta partekatzeko azpiegitura bat garatzea da, itzulpengintza zerbitzuen hobekuntza bermatuko duena. Bereziki, DGTarekin partekatutako baliabideek Europar Batasuneko erakunde publiko guztien eskura dauden itzulpengintza automatikoko zerbitzuen hobekuntzan lagunduko dute.

Ekimen honek Europa mailan baliabideen partekatzearekin zuzenean lotuta dauden zenbait arazoei erantzuna eman nahi die. Hori horrela izan dadin, nazio mailan biltegiak zabaldu nahi dituzte (National Public Relay Stations), herrialde bakoitzeko lege eta arauek erregulatuta, baldin eta partekatze zabal baterako beharrezkoak diren akreditazioak lortu ez badiren.

ELRI zerbitzu digitalen azpiegiturentzako (Digital Service Infrastructures) baliabide garrantzitsuetan fokatzen da eta, lehen fasean, Espainia, Frantzia, Irlanda eta Portugaleko itzulpen erakunde eta zentro publikoak egongo dira, helburu nagusia aurrerantzean beste herrialde kideetara zabaltzea izanik.

Proiektuaren koordinatzailea: Vicomtech

Iraupena: 24 hilabete

Hasiera: 2017ko urriaren 2a

Grant Agreement: INEA/CEF/ICT/A2016/1330962

Partzuergoa:

Agência para a Modernização Administrativa, I.P. (Portugal)

Dublin City University (Irlanda)

Evaluation and Language Resources Distribution Agency (Frantzia)

Linkare (Portugal)

University of Lisbon, Faculty of Science (Portugal)

Secretaria de Estado para la Sociedad de la Información y la Agenda Digital (Espainia)

Vicomtech (Espainia)

ELRI logo ELRI logo

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak