Errealitate Areagotua

Objektu jarraipena, motion egitura, eta aldi berean, lokalizazio eta mapping 3D web teknologia

Errealitate Areagotua errealitate fisikoaren pertzepzioa denbora errealean areagotzen duten ordenagailu-teknologiez osatzen da. Esperientzia sentsoriala handitzen dute, informazio garrantzitsu osagarria emateko. Horrela, benetako munduaren egoera zehatz bat hobeto uler daiteke. Orokorrean, zentzumenak modu bisualean areagotzen dira (kameretako bideo-sarreretan ikusizko gakoak edo azalpenak emanez edo objektuak handituz); baina bestelako errealitate areagotuak ere badaude, hala nola usaimenarekin edo entzumenarekin lotutakoak. Errealitate mistoa kontzeptu zabalagoa da, eta errealitate birtuala eta areagotua konbinatzen ditu. Errealitate birtuala eta errealitate areagotua continuum bateko fase desberdinak dira: mutur batean benetako mundu fisikoa legoke, eta bestean, aldiz, irudizko mundu birtuala. Bi mutur horien artean hainbat maila daude, eta maila horiek konbinatuz, errealitate birtualeko edo areagotuko esperientziak sor daitezke.

Vicomtech-IK4 zentroaren ikerketak arreta jartzen du Errealitate Areagotuko hainbat teknologiatan, esaterako:

  • Objektuaren Segimendua objektu baten kokalekua aurkitzeko erabiltzen da. Ordenagailu bidezko ikusmena edo bestelako teknikak erabiliz, objektuaren kokaleku erlatiboa eta mugimendua  zehatz daitezke.
  • Mugimendu bidezko Egiturak ahalbidetu egiten du jatorrizko 3D egitura kalkulatzeko, objektua (giza gorputza, adibidez) mugimenduan erakusten duten 2D irudietatik abiatuta.
  • Aldibereko Kokalekuari eta Mapaketari esker, hasiera batean ezezagunak diren inguruneen mapa egiten daiteke, ingurune horretan mugitzen ari den objektu baten uneko kokalekuari jarraituz.
  • 3D Web teknologiak aukera ematen du webguneetan 3D eduki elkarreragileak erakusteko, modu naturalean eta nabigatzaile komun baten bidez, errealitate birtuala eta batzuetan errealitate areagotua ere erabilita.

 

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak