Multimedia-fluxuen Kudeaketa

Telebista eta ikus-entzunezko teknologia, sakelako zerbitzuak, azpiegiturak eta zerbitzuak IP

Multimedia-fluxuen Kudeaketa multimedia-edukien banaketaren eta multimedia-zerbitzuen azpiegituren alderdi ugari biltzen dituen teknologia-alorra da. Konbergentzia digitalaren garapenarekin, inoiz baino garrantzitsuagoa da multimedia-fluxu mota desberdinak modu integratuan kudeatu ahal izatea. Alde batetik, telebista digitala eta difusioa errealitate bihurtu dira, eta metodologia zehatzak eta teknologia berriak behar dituzte. Bestalde, zerbitzu mugikorrek eta Internet-IP azpiegiturek berezko alderdi teknologikoak dituzte, eta multimedia-fluxuak kudeatzeko modu desberdin horien arteko konexioa Vicomtech-IK4 zentroaren ikerketa-estrategiaren indargunetako bat da.

Vicomtech-IK4 Zentroak ildo hauek ikertzen ditu Multimedia-fluxuen Kudeaketaren barruan:

 

  • Telebista eta Difusio Teknologiak aztertzen ditu, multimedia-edukiak banatzeko bide berriak aurkitzeko, baita multimedia-fluxuen kudeaketarako estandarretan lerro zehatzak eta indartsuak bilatzeko ere.
  • Zerbitzu Mugikorrak funtsezko eragileak dira Informazioaren Gizartean, eta zerbitzu horien multimedia-alderdi teknologikoak espezializazio-bide argiak dira zentroarentzat.
  • IP Azpiegiturek eta Zerbitzuek Interneteko multimedia-edukiak eta -aplikazioak eskuratzeko bidea irekitzen dute, eta, beraz, eremu hau eta mugikorren eta telebistaren eremua konbinatzen dituzten ikerketa-ildoak benetan garrantzitsuak dira.

 

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak