Zerbitzuetarako Teknologiak

TV aplikazio interaktiboak, unibertsala urruneko kontrola / unibertsala kontrol zentroa, HTML 5 / HbbTV eta sakelako zerbitzuen laguntza pertsonalizatua

Zerbitzuetarako Teknologiak bereziki egokituta daude ingurune teknologiko berritzaileak prestatzeko, Informazioaren Gizarterako zerbitzu aurreratuak eman ditzaten. Mota askotakoak izan daitezke: e-Osasunerako zerbitzuak, gaixoak etxean errehabilitatzeko; e-Saltokiak, B2B edo B2C zerbitzuak emateko; e-Gobernua, herritarren eta gobernuaren arteko harremana errazago eta gardenago bihurtzeko... Ikerketa-eremu honi dagokionez, Vicomtech-IK4 en indargune nagusiak dira zerbitzu horiei elkarreragiteko modu berriak eskaintzea, estandar aurreratuetan lan zientifikoa egitea eta zerbitzuak eta haien softwarea erabiltzaile zehatzetara egokitzea.

Teknologia-arlo honetan, zentroak ikerketa-lerro hauek jarraitzen ditu, besteak beste:

  • Middlewarea Telebista-aplikazio elkarreragileetarako:  berezko teknologiak (DISCOT) eta hirugarrenen teknologiei egindako hobekuntza zientifikoak ardatz izanik, ditugu middleware-irtenbideak konfiguratzeko telebista-aplikazio elkarreragileetarako, eremu honetako azken joerei eta estandarrei jarraituz.

 

  • Urruneko Kontrol Unibertsala / Kontrol Hub Unibertsala: URC/UCH estandarrei eta horiekin lotutako beste irtenbide batzuei esker, erabiltzaile-interfazeak jendearen gaitasunetara eta beharretara egokitzeko ikerketa aplikatuaren abangoardian gaude. Vicomtech-IK4 nahia da eguneroko gailuen interfazea eta funtzionamendua gardenago eta irisgarriago bihurtzea.
  • HTML 5 / HbbTV: HTML 5 eta antzeko beste estandarretan oinarrituta,  Vicomtech-IK4 zentroak ohiko konpainiei irtenbide aurreratuak Interneten modu gardenagoan eta eraginkorragoan erabiltzen laguntzen die, mota guztietako 3D eta multimedia-edukiak inoiz ez bezalako modu elkarreragile eta garden batean konbinatuz. Horrez gain, HTML 5 eta HbbTV estandarra uztartzeak multimedia-esperientzietan elkarreragiteko bide berriak irekitzen ditu, Bigarren Pantailaren paradigman bezala, esaterako.
  • Zerbitzu Mugikorrak funtsezko eragileak dira Informazioaren Gizartean, eta zerbitzu horien multimedia-alderdi teknologikoak espezializazio-bide argiak dira zentroarentzat.

 

 

 

Kontaktua

Emaila eservices@vicomtech.org

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak