Graphicsmedia.net

Graphicsmedia.net-en fundatzaile bazkideak gara, computer graphics, multimedia teknologiak eta ikus-elkarrekintzarako ikerketa aplikatutako nazioarteko sare nagusia
Graphicsmedia.net

GraphicsMedia.net nazioarteko erakundea da, eta ikerketaren zein garapenaren (I+G) eta teknologia-transferentzien jarduerak koordinatzen ditu, baita honako hauek ustiatu ere:

  • Ordenagailu-grafikoak,
  • Multimedia-teknologia multimodalak eta Ikus-baliabide elkarreragileak nahiz 3D bideo-teknologiak.

GraphicsMedia.net aliantzan parte hartzen dute ikerketa eta garapen aplikatuan diharduten nazioarteko zentroek (publikoak zein pribatuak), multinazionaletako I+G unitateek eta teknologien transferentzian lan egiten duten multinazionalek. Horiek guztiek interes orokor hauek partekatzen dituzte:

  • Ikerketa aplikatuko proiektu bateratuak sustatzea,
  • Ezagutza akademikoa eta zientifikoa hedatzea,
  • Teknologia eta berrikuntza transferitzea.

GraphicsMedia.net aliantzak Alemaniako, Italiako, Panamako, Portugalgo eta Espainiako kideak ditu. Guztiek batera 250 ikertzaile inguru dituzte eta 20 milioi euroko proiektu-bolumena urteko. Horrez gain, 140 artikulu baino gehiago argitaratu dituzte nazioartean garrantzi handia duten aldizkarietan eta konferentzietan. Aliantzak Kaiserslaurtenen du egoitza, Alemanian.

GraphicsMedia.net aliantzak nazioarteko bikaintasunerako sarbidea ematen dizu komunikabideen, grafikoen, ordenagailu-bistaratzeen eta elkarrekintzaren munduan.

Honako hauxe barne hartzen dute zerbitzuek: IKT politikak, I+G aplikatuko institutuak bultzatzeko aholkularitza, teknologien nazioarteko transferentzia eta inkubazio birtuala.

Aholku-batzordeko kideak nazioarteko adituak dira: GraphicsMedia.net aliantzaren eta zientziaren eta industriaren munduko bazkideen eta sektore publikoaren arteko loturak sustatzen dituzte, eta zuzendaritzari kontu teknikoen gaineko aholkuak eta laguntza ematen dizkiote.

Graphicsmedia.net