IK4 Research Alliance

IK4 Aliantzako kide gara, Euskadiko Berritze Sisteman eta europar teknologiaren inguruan errenferentea
IK4 Research Alliance

Euskadiko 9 zentro teknologikok eratutako aliantza teknologiko pribatua eta independentea da IK4. Sortu zenetik, erreferentea izan da euskal berrikuntza-sisteman, baita Europako ingurune teknologikoan ere.

Zentro teknologiko subiranoen aliantzatik sortu zen IK4 Research Alliance, guztiek helburu bera baitzuten: gizarteari balioa ematea eta ikerkuntza aplikaturako masa kritikoa lortzea, industria-ehunera bideratuta, haren lehiakortasuna areagotuko duten tresnez hornitzen laguntzeko.

Aliantzak ezagutza sortzea, hartzea eta igortzea du helburu, enpresek eta gizarteak berak behar dituzten diziplina teknologikoetan berezko teknologiak sortuz.

Zortzi unitate zientifiko-teknologikoek bazkideen I+G+b baliabide guztiak biltzen dituzte: informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, kudeaketa eta ekoizpen industriala, ingurumena eta birziklatzea, bioteknologia, materialak eta prozesuak, mikro eta nano teknologiak, energia eta mekatronika.

IK4 Research Alliance