I+G+b kudeaketako sistema aurreratua

Ikerkuntzaren kalitatea eta etengabeko hobekuntzaren abangoardian

2017an Vicomtech-ek Europako Batzordearen HR Excellence in Research aintzatespena lortu du eta honek zentroak duen konpromisoa bermatzen du ikertzaileen merituetan oinarritutako kontratazio ireki eta gardenarekiko (OTM-R: Open, Transparent and Merit-based Recruitment of Researchers). Aintzatespen hau aurretik lortutako ISO9001:2015 eta UNE166002:2014 ziurtagiriei gehitzen zaie eta beste aurrera pausu bat da nazioarteko bikaintasunerantz I+G+b kudeaketa aurreratuan, hasieratik Zentroaren DNAren osagaietako bat dena.

HR Excellence in research

Vicomtech nazioartean ospea duten ISO 9001:2015 eta UNE 166002:2014 ziurtagiri biak dituen zentro gutxietakoa da, eta horrek, ikerketa-kalitatearen abangoardian kokatzeaz gain, argi erakusten du zentroak prozesuen kalitatearekin hartutako konpromisoa.

Vicomtech zentro teknologikoak I+G+b-aren kudeaketan dagoen akreditazio gorena lortu du. Honetaz gain, AENOR-en I+G+b Kudeaketa sistemaren ziurtagiria egokitzen duen lehendabizikoa izan da. Ziurtagiri honek UNE 166002ren 2014ean argitaratutako bertsio berria jasotzen du. Agiri honek Vicomtech-ren I+G+b-ren bikaintasuna goraipatzen du.

Zehazki, ziurtagiri honek, I+G+b-ren kudeaketa profesionala bermatzen du. Orain, ziurtagiria oinarritzat duen arauaren bertsio berria, TS 1655 Europako Espezifikazio Teknikoaren ildoak jarraitzen ditu, CEN Europar Normalizazio Biltzarrak argitaratu duelarik.

Certificados

Abenduak 2015ean Zentruak Zilarrezko A- Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuen. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, kudeaketa organoak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Vicomtech-k kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.

Certificados

Zentroaren jarduera guztiak I+G+b kudeaketa-sistemarekin erregulatzen dira, besteak beste: emaitzen etengabeko hobekuntza eta horien neurketa, berrikuntza teknologikoko prozesuen optimizazioa eta ezagutzen transferentzia eta sorrera. Horrela, kalitate handiko metodologiak erabiltzen direla ziurtatzen da.