Zientzia bikaintasuna

Gure misio eta balioei jarraiki, Vicomtech-IK4n gure lanaren kalitatea eta zientzia bikaintasuna bereziki zaintzen ditugu.

Horretarako, hedatzen dugun gure ezagutza espezializatuaren aitzinamenduarentzako bideak definitzen ditugu urte anitzeko epeetan. Bide hauen definizioak gure patrono eta kideek ematen diguten merkatuaren garapenaren ikuspuntua eta espezializazio arloetako zientzia eta teknologi zaintzak konbinatzen ditu.

Gure eguneroko erronka ezagutzaren sorkuntza eta gure inguruko enpresei sortutako ezagutza horren transferentziaren arteko bizikidetza da. Honetarako gure ikertzaileek zientzia arloan erreferenteak diren foroetan bertakotze aktiboa izatea beharrezkoa dute, beraien ezagutza kontrastatzeko, baita aipaturiko aktibotasun hori enpresen produktu edo prozesuen berrikuntzaren arlora eramatea.

Guztiz beharrezkoa da, hortaz, zientzia-oinarri egokia eta zaintza teknologikoko sistemak izatea gure ebazpenei oinarri irmoak emanez. Vicomtech-IK4n zentroaren zientzia bikaintasuna oro har objetiboki neurtzen dugu: egindako argitalpenen eraginaren analisi, defendaturiko doktore tesiak eta jabetza intelektual eta industrialaren erregistroan oinarritutako adierazleak landuz.