Etorkizuneko Interneteko teknologi berriak eta beraien aplikazioa eTurismoan

INFUTUR

Iraupena:

01.09.2008 - 31.12.2010

INFUTURren helburua Etorkizuneko Interneteko erronka teknologiko batzuei aurre egiten dieten prototipo ezberdinak garatzea da, bereziki eTurismoko sektoreko lehiakortasunean eta berrikuntzan ondorio handiagoak eduki ditzaketenei.

Bultzatuko diren gai garrantzitsuenak hurrengoak izango dira:

  • Gauzen Interneta. INFUTURek gailuen arteko eta konpartitzen/erabiltzen duten informazioaren interkomunikazioan eta bateratzean lan egingo du. Horretarako, gailuen hiztegia edo funtzionalitatea definitzen duen ontologi bat sortuko da kontzeptu sinpleak eta hauen arteko erlazioak, eta baita ere kontzeptuak eta erlazioak erabiltzeko bete behar diren arauak, erabiliz.
     
  • Ekosistema digitalak. INFUTURrek ekosistema digitalaren kontzeptua 'Gauzen Internetera' aplikatuko du bere erabilgarritasun teknikoa eta arkitektura baliogarria den ikusteko. Horretarako, SOA arkitektura edo eskainitako zerbitzuen sarbidea bezalako puntuak definitu beharko dira.
     
  • Zerbitzu aurreratuak. INFUTURek elkarreragingarritasunerako eta edukien hornitzaileen zerbitzu kopuru handiagorako sarbiderako baliogarriak diren zerbitzu arkitekturetan lan egingo du. Era honetan, erabiltzaileek haien gailu mugikorretan kokapenaren, baldintzen eta interes partikularren arabera pertsonalizatutako informazioa jasotzeko beharrezkoak diren azpiegitura eta zerbitzuak gartuko dira.
     
  • Web n+1. INFUTURrek gaur egun dauden ontologiak folksonomiaetan oinarritutako sistemekin nola bateratzea aztertuko da. Web teknologietan oinarrituta, Web 2.0ko funtsezko kontzeptuak (neurri baten hezkuntza munduan jada erabiltzen ari direnak) balioztatzen dituzten zerbitzu eta aplikazioak garatuko dira.
     
  • Erabiltzaileek sortutako edukiak. INFUTURrek metodo berriak garatuko ditu edukiak era konbinatu baten hartuz. Alde batetik erabiltzaileek sortutakoak eta bestetik helmuga turistikoak kudeatzeko bulegoek era profesional batean sortutakoak. Bi taldeen beharrak aztertuko dira jarraitzen diren paperen aldaketa gaituz (edukien sortzaileak, kontsumitzaileak, banatzailea).
     
  • Indexazio eta bilaketa semantikoa. INFUTURek bilaketa metodo aurreratuak landuko ditu iragazpen mota eta mekanismo ezberdinak aztertuz (domeinuko informazio semantikoa, erabiltzaileen aktibitate eta testuinguruan oinarritutako datuak). Helburuak ingurune bakoitzari dagozkion datuak aurkitzea da.
     

Helburua betetzeko, proiektuko partaideek sektoreko agenteekin batera lan egingo dute. Hau posible izango da aurreko urteetan partaideek jada agenteekin harremana sendotu dutelako banaka burututako proiektu ezberdinekin, gaurko beharrak aurkituz eta ebazpide berritzaileak proposatuz epe ertain eta luzerako. Lortutako prototipoak proiektuan definituko diren inguruetan balizatuko dira. Hau lortzeko, erakunde eta helmuga turistiko ezberdinekin akordioak zinatuko dira proiektuaren zehar.

Proiektuaren web orria: http://www.infutur.es

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay