Informazio eta gida turistikoetarako plataforma

POINT

Iraupena:

10.01.2008 - 28.02.2011

POINT proiektuaren bidez turismoaren munduan berrikuntza bilatzen da, zerbitzu pertsonalizatuak eskeiniz, proiektua martxan jartzen den egoitzaren edozein lekutan erabilgarri eta textuinguruaren araberakoak izango direnak. Honela, bisitaria egoitzaren edukinen parte bihurtzen du eratutako plataformak. Teknologia 2.0 weba, robotiko, mugikor eta robotikoak erabiliz, POINT proiektuak turismo egoitzen zerbitzuei etekin pertsonalizatua aterako dien zerbitzu plataforma bat eratu nahi du.

Proiektuak kontzeptu berritzaile bat sortu nahi du: 2.0 museoa. Sare sozialak eta elkarrekintzarako inguruneak egoitza turistiko batean integratu nahi ditu, turistek jakintza kolektibo bat sor dezaten eta honi konektatuta egon daitezen, sakelako telefono, museo bertako plataforma robotiko, museoko multimedia azpiegitura edo museoaren web orriaren bidez.

Proiektuaren alde garrantzitsuenetako bat erabiltzailearekin hartuemana izango duen plataforma robotiko baten eraketa da.

Robotak emandako zerbitzuak osatzeko, sakelako telefono bidezko tresnak eskainiko dira. Hauek erabiltzaileari museoaren zerbitzuen konfigurazioa urrunetik aldatzen lagunduko diote, momentuan bertan informazio digitala eskainiko diote eta erabiltzaile gutxituei museoaren edukinetara iristea ahalbidetuko diete.

Proiektuaren arrakasta erabiltzaileek informazioa beraien ezaugarrietara egokitzeko edukiko duten erraztasunaren, multimedia informazioa modu erraz eta erakargarrian jasotzeko aukeraren eta sistemak erabiltzailearen izaerari egokitzeko (eta ez alderantziz) daukan joeraren araberakoa izango da hein handi batean.

Proiektuaren emaitza bezala, zerbitzu plataforma bat ezarriko da museo publiko batean. Bertan, zerbitzu ezberdinak eskainiko dira turistek urrunetik (etxetik) edo bertatik erabiliko dituztenak. Guztiak interfaz berriztatzeleez horniturik bai plataforma robotikoan, bai sakelako telefonoan. Proiektu honetan turistari jarrera aktiboa egozten zaio eta bere partehartzea espero da bere edukin propioa zabalduz museoaren multimedia edukina handitzerako orduan.

Erabiltzailearen partehartze aktiboari dagokionez, POINT proiektuak 2.0 webean oinarritutako eLearning tresna bat sortu nahi du, honela museoen gaitasunak areagotuz. Hain zuzen ere, tresna honek bisitari eta museoko profesionalen artean jakintza eraikitzea izango du helburu.

Honela, bisitaria eta museoaren arteko erlazioa bisitalditik harantzago eraman nahi da, berau baino lehenago informazio bilaketa batekin hasiz eta ondoren ere jarraituz. Modu honetan, komunitate bat eratu nahi da aurretik egondako bisitariek eta geroago joango direnek hartueman izango dutena.

Jar zaitez gurekin harremanetan:

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay