Ahotsaren Teknologietako ikertzailea

  • Egoitza guztiak

Investigador en Tecnologías del Habla

Ahotsaren prozesamendurako teknologietan ikertzaile bat bilatzen ari gara. Ikertzaile horrek, gainera, motibatua egongo da teknologia horiek enpresetara eta erakundeetara transferitzeko, benetako beharrak konpontzera bideratutako prototipo aurreratuen bidez.

Programazioan esperientzia baduzu eta ahotsaren prozesamendurako teknologiak ezagutzen badituzu, baliteke gure taldearekin bat egitea.

Hautagaiek izan behar dute:

Behar duguna:

  • Prestakuntza: Master/Doktoretza (edo baliokidea) hizketa-teknologietan edo lotutako eremuan.
  • Esperientzia: programazio-trebetasun onak (Java, Python, c/C++, Bash, Perl).
  • Hizkuntzak: espainieraren eta ingelesaren maila ona, ahoz eta idatziz.

Kontuan hartzen dugu:

Baloratuko ditugu:

  • Seinalea prozesatzea.
  • Ahotsaren prozesamendurako (Kaldi, DeepSpeech, QuartzNet, Wav2vec, Wav2letter) eta ikaskuntza automatiko sakonerako (Pytorch, Tensorflow) tresna eta liburutegiak.
  • Birtualizatzeko (Docker) eta orkestratzeko (Kubernetes) teknologiak.
  • Multimedia-edukiaren tratamendua eta lotutako tresnak (FFmpeg, Gstreamer, Pyaudio).
  • Esperientzia industria-ikerketako eta/edo Europako proiektuetan.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

Gure eskaintza:

Zentro dinamiko, berritzaile eta punta-puntako batean sartuko zara, Inteligentzia Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction esparruan, nazioartean. Ahotsaren eta Lengoaia Naturalaren Teknologien Saileko diziplina anitzeko talde batean lan egingo duzu, eta ikerketa aurreratuko proiektuetan lagunduko duzu, proiektuak kudeatzeko erantzukizunak hartuz edota maila teknikoan profil handiko proiektuak lideratuz, esperientziaren arabera.

Identifikatuta sentitzen bazara, animatu zure CVa inprimakiaren bidez bidaltzera eta aprobetxatu zure etorkizuna gurekin partekatzeko aukera.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak