Zer eskaintzen dizugu?

Zer eskaintzen dizugu?

  • Azpiegiturak, orientazioa eta baliabideak, zure lana gara dezazun.
  • Lan-giro bikaina ingurune gazte eta dinamiko batean.
  • Praktikak, prestakuntza eta espezializazioa teknologia digitaletan.
  • Kualifikazio handiko profesionalekin elkarlanean aritzea.
  • I+G+b-ko proiektuak kudeatzeko konpetentziak.
  • Inpaktua ingurunean eta gizartean, zure ekarpen teknologikoen bitartez.
  • Lan-kontratu bat izateko aukera zure Gradu Amaierako Lana, Master Amaierako Lana edo praktikak amaitu ondoren.

Esperientziak
Vicomtech-en

Aukera paregabea ikasteko nahiz profesionalki garatzeko, eta enpresei balioa emateko ikerketa teknologikoan oinarrituta.

Fátima Saiz Alvaro - Industry and Advanced Manufacturing, Vicomtech

Osasun sektorera aplikazio teknologiko berriak eskaintzen sailatzen den benetako erkidego inklusiboa, inpakto onuragarriak bideratzen dituena bai ambito lokalean, bai globalean.

Kristin Rebescher - Emory University y MBA Deusto

Vicomtechetik gehien gustatzen zaidana lan-giro ona, lantzen dugun teknologia altua, profesionaltasuna, flexibilitatea eta ingeniari gisa hartzen ari naizen esperientzia dira. Horregatik, oso gustora eta pozik sentitzen naiz nire lanpostu berrian.

Iñigo Larrañaga - UPV/EHU

Talde eta aukera bikaina zure gaitasunak proban jartzeko eta hobetzeko.

Eduardo Montero Iraola - UPV/EHU

Energiaz eta ideia distiratsuz beteriko ikasleen etengabeko etorrera guztiz liluragarria iruditzen zait. Luxu bat da ikertzaileentzat, praktika-proiektuen, gradu-amaierako proiektuen, master-amaierako proiektuen edo doktoregoen bidez haiekin kontatu ahal izatea

Mikel Maiza - Data Intelligence, Vicomtech

Vicomtech-en egin nuen praktikaldia esperientzia ona izan zen, proiektu interesgarri batean lan egin nuen, eta horri esker eraiki eta eskuratu nituen konputazio-ezagutzak. Gainera, nire tutoreak eta lan egiten nuen saileko beste kide batzuek ondo osatzen zuten

Anis Djadour - Industry and Advanced Manufacturing, Vicomtech

Vicomtech-en izan dudan esperientzia oso aberasgarria izan da, egin dudan gradu amaierako lana erronka interesgarria izan da eta asko ikasi dut. Vicomtech-eko lankideen eta tutoreen hurbiltasuna une bakoitzean nabaritzen da, eta zalantza txikienarekin ere laguntzen dizute. Gainera, giro bikaina dago. Oso pozik nago ikasle gisa Vicomtech-en parte hartzeaz, eta zalantzarik gabe gomendatuko nioke esperientzia hori edonori

Iñigo Turrientes - Digital Security. Vicomtech

Oso eskertuta nago Vicomtech-en praktikak egiteko aukera izan dudalako, hau izan zen nire lehen esperientzia lan-arloan, eta horri esker ezagutza berriak lortu nituen eta, gainera, pertsona harrigarriak ezagutu nituen, haiengandik asko ikasi nuelarik

Victoria Matos - eHealth and Biomedical Applications, Vicomtech

Nahiz eta denbora gutxi egon (ekaina eta uztaila) gauza berri asko ikasi ditut, eta uste dut oso baliagarriak izango direla etorkizunerako. Proiektuari dagokionez, oso gustura aritu naiz lanean, oso interesgarria iruditu zait. Nire tutoreak asko lagundu dit, eta etxetik lanean aritu banaiz ere, beti egon da nire gainean, nola nenbilen eta zalantzarik ba ote nuen galdetzeko. Oso atsegina izan da nirekin. Eta gero, Vicomtech-eko giro orokorrari dagokionez, berehala izan dudan edozerk lagundu dizue, eta guztion artean oso giro ona daukazuela iruditu zait, eta uste dut oso garrantzitsua dela lanean gustura egoteko! Oro har, oso sentsazio onarekin joaten naiz. Eskerrik asko guztiagatik!

Ainhoa Pérez - eHealth and Biomedical Applications, Vicomtech

Etengabeko ikaskuntza izan da, eta profesional eta pertsona gisa hazi naiz. Abentura horretan lan handia egin dut, baina izugarri gozatu dut abangoardiako pertsona-talde batekin lan egiten, bai maila pertsonalean, bai profesionalean, bai zientifikoan. Hegoaldetik iparralderako aldaketa izugarria izan zen arren, hori guztia lankideei, nire arduradunei eta Donosti bezalako hiri zoragarri bati esker konpondu zen. Laster itzultzea espero dut, eta oroitzapen polit bat gordeko dut beti nire oroimenean.

Fernando Cañizares -
Blockquote

Zu ere gure lantaldeko kide izan zaitezke

Lan eskaintzak

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak