Zer eskaintzen dizugu?

Zer eskaintzen dizugu?

  • Azpiegiturak, orientazioa eta baliabideak, zure doktorego-tesia gara dezazun.
  • Inpaktu handiko kongresu eta aldizkarietan argitaratzeko aukera (Q1).
  • Prestakuntza eta espezializazioa teknologia digitaletan.
  • Kualifikazio handiko profesionalekin elkarlanean aritzea.
  • Lan-giro bikaina ingurune gazte eta dinamiko batean.
  • Inpaktua ingurunean eta gizartean, zure ekarpen teknologikoen bitartez.
  • Lan-kontratua.

Esperientziak
Vicomtech-en

Hemen lankide proaktiboak eta teknologiak esploratzeko gogoa dutenak aurkitu ditut, bezeroen benetako beharrei erantzungo dieten emaitzak lortzeko. Halaber, erronka teknikoetan laguntzeko prest daude, lan-plan doituak aldatu behar badituzte ere. Eta azkenik, erronka zientifikoak lortzeako eta komunitatearekin partekatu ahal izateko, sustatzen duen politika finkatu bat aurkitu dut.

Angel Martín - Digital Media, Vicomtech

Lantoki dinamikoa eta nazioartekoa, egunero erronka zirraragarri berriekin zure trebetasunak garatzera bultzatzen zaituena

Francesco Zola - Data Intelligence, Vicomtech

Vicomtech-etik bere taldea osatzen duten pertsonak nabarmentzen ditut

Aitor García Pablos - Speech and Natural Language, Vicomtech

12 urte hauetan Vicomtechen bi alderdi nabarmenduko nituzke. Lehenengoa, ikasi dudan guztia. Vicomtechen sartu nintzen matematikaz asko jakinez, baina oso gutxi hori mundu errealean aplikatzeaz. Orain ikasitakoa txukun samar aplikatzeko gai naiz (doktore izateraino). Eta bigarrena, jendea. Lankide bikainak eduki ditut, askok lagun bihurtu arte.

Andoni Mujika - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Zentroaren antolaketa bikaina nabarmendu nahi nuke, beti saiatzen baita ikertzaileen lana errazten. Ideia bat sortzen denetik, proiektu abian jarri eta gauzatzen den arte, bezeroekiko eta laguntzaileekiko harremana bezalako zeregin garrantzitsuetatik pasatuz.

Mikel Maiza - Data Intelligence, Vicomtech

Vicomtechen ingurune inspiratzailea aurkitu dut, pertsona trebeez osatuta, giza kalitate aparta duena eta taldean lan eginez indartzen dena. Oso pozgarria da proiektu honen parte sentitzea

Iñaki Martín - Technology Transfer, Vicomtech
Blockquote

Zu ere gure lantaldeko kide izan zaitezke

Lan eskaintzak

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak