Zer eskaintzen dizugu?

Zer eskaintzen dizugu?

  • Prestakuntza eta espezializazioa teknologia digitaletan.
  • Kualifikazio handiko profesionalekin elkarlanean aritzea.
  • Inpaktu handiko kongresu eta aldizkarietan argitaratzeko aukera(Q1).
  • I+G+b-ko proiektuak kudeatzeko konpetentziak.
  • Enpresen lehiakortasunean eragiten laguntzea.
  • Lan-giro bikaina ingurune gazte eta dinamiko batean.
  • Oraindik ez baduzu, egin hemen zure doktorego-tesia.

Esperientziak
Vicomtech-en

Ikerkuntzaren arloko ezagutza teknikoak ez ezik, Vicomtech-ek industria-sektoreko esperientzia ere eman dit, proiektuen kudeaketan, ingeniaritzan eta softwareen garapenean ere lan egin baitut.

Marcos Nieto - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Beti dago zer ikasia bezeroen eta inguruko lankideen esperientziez eta hori asko eskertzen dudan zerbait da. Gainera, arazo teknikoentzako soluzio berriak planteatzeak badu puntu kreatibo bat ere. Azkenik, ez nuke aipatzeke utzi nahi kideen artean sentitzen den lagunarteko giroa, egunerokotasuna oso eramangarria izatea egiten baitu.

Harbil Arregui - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Vicomtechen sartu nintzen duela 10 urte, nire tesia defendatu ondoren. Denbora honetan, era askotako proiektuetan parte hartzeak eta bezeroarekin egunero harremanetan egoteak aukera eman dit ikerketaren aurpegirik praktikoena ikusteko. Profesional handiez eta pertsona bikainez inguratuta egoteak are aberasgarriagoa eta errazagoa egiten du bidea.

Estibaliz Loyo - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Benetan harritu ninduen langile guztien artean dagoen gertutasunak eta lan giro ona. Bestalde, nire ibilbide profesionalean aurrera egiteko aukera izan dut, eta inguruko enpresekin elkarlanean aritu naiz medikuntza pertsonalizaturako teknologien ikerketan eta garapenean.

Alba Garín-Muga - eHealth and Biomedical Applications, Vicomtech

Vicomtechetik gehien baloratzen dudana bere giza taldea da. Egunean ordu batzuetan elkartzen garen pertsonak baino zerbait gehiago garela uste dut. Elkar osatu, hazi eta helburuak lortu ahal egiten duen taldea sortu dugu.

María Moral - Administration, Vicomtech

Vicomtechen ikerketa aplikatuaren ikuspegiak alde zientifikoa eta industrializazio osagai handia uztartzen dituzten proiektuak garatzera garamatza. Horrelako proiektuak oso zorrotzak dira; hala ere, ez diogu inoiz ikasteari uzten, eta azken emaitza oso pozgarria da beti.

Jairo Sánchez Tapia - Industry and Advanced Manufacturing, Vicomtech

Vicomtech-ek aukera eman dit I+G arloan modu integralean garatzeko, eremu guztiak betez hasierako ideiaren kudeaketatik, partzuergoaren sorreratik, finantzaketa-mekanismoen bilaketatik, garapen-ekipoen kudeaketatik, teknologia berriaren garapenetik, azken soluzioaren pilotaje eta baliozkotzetik, emaitzen ustiapenetik, barreiatze zientifikotik, etab. Hori guztia tokiko, estatuko eta Europako mailan, bezeroekiko eta azken erabiltzaileekiko harreman estuan, eta etxe barruan profesional talde handi baten laguntzarekin

Eduardo Carrasco - eHealth and Biomedical Applications, Vicomtech

Oso esperientzia aberasgarria izan da, batez ere ekarri duen ikaskuntzagatik. Inolako lan-esperientziarik gabe sartu nintzen masterretik, eta uste dut asko ikasi dudala. Ikaskideekiko harremana bikaina izan da uneoro, eta azpimarratu behar dut oso atsegina dela mundu guztiak uneoro laguntzeko duen jarrera. Orokorrean oroitzapen onak baino ez ditut eramaten

Ignacio Arriola - Intelligent Transport Systems and Engineering, Vicomtech

Nire esperientzia, oro har, oso atsegina izan da. Vicomtech zentro ezin hobea da ikasteko, ikerketaren mundua ezagutzeko eta gaitasun teknikoak garatzeko. Asko eskertzen dut ikaskide guztiek emandako laguntza, eta oso harrera ona egin zidaten hasiera-hasieratik, eta benetan uste dut lan giroa ikaragarria dela. Ia bi urtez zentroan egon ondoren, ezagutza berri asko hartu ditut, eta batez ere lagunak.

Gorka Gomez Muñoz - Industry and Advanced Manufacturing, Vicomtech

Vicomtech-ek aukera eman dit alderdi teknikoetan eta kudeaketan garatzeko. Edonola ere, nire ibilbide profesionalean aurrera egin ahal izan dut, eta lankide handiak aurkitu ditut zentroan. Izan ere, niretzat, gure lana bikaina izateaz gain, Vicomtecharen balioa osatzen dugun pertsonak dira

Eneko Kanpandegi - Administration
Blockquote

Zu ere gure lantaldeko kide izan zaitezke

Lan eskaintzak

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak