Murgiltze esperientzia ikertzailea/XR

  • Donostia / San Sebastián
  • Bilbao

Investigador/a en Experiencias Inmersivas / XR

Hautatutako ikertzailea 20 pertsonako talde batean sartuko da Digital Media & Communications sailean. Vicomtech-eko ikertzaileek sormen askatasuna dute ikertzeko, erronka zientifiko-teknologikoei irtenbide sortzaileak bilatuz. Horregatik, pertsona proaktibo eta autonomo baten bila babiltza, bere burua prestatzea eta erronka berriei heltzea gustuko duena.

Ikertzaile hautagaiak eta esperientziadunak bilatzen ditugu murgiltze-esperientzien arloan, Donostian edo Bilbon ditugun taldearekin bat egiteko.

Hautagaiek izan behar dute:

  • Formakuntza: Informatikan edo Telekomunikazioetan Ingeniaritza edo Lizentziatura. Telekomunikazioen edo informatikaren arloko master bat baloratuko da.
  • Softwarearen garapeneko esperientzia. WebXR, Three.js, Unity edo Unreal bezalako teknologien ezagutza baloratuko da.
  • Errealitate hedatuko teknologiak (XR/AR/VR) eta bitarteko bolumetrikoak ikertzeko ezagutzak eta motibazioa.
  • Arlo horretan ikertzaile-karrera bat garatzeko interesa. Aurretiazko argitalpen zientifikoak eta doktoretza hasteko borondatea baloratuko dira.
  • Hizkuntzak: Gaztelania eta Ingelesa.

Ondorengoa eskaintzen dugu:

  • Nazioartean Adimen Artifizialaren eta Visual Computing & Interaction arloan punta-puntako zentro dinamiko, berritzaile batean sartzea, Donostian eta Bilbon dauden lantokiekin.
  • Abangoardiako teknologia duten nazioko eta nazioarteko ikerketa- eta garapen-proiektu erakargarriak.
  • Diziplina anitzeko lantaldea Digital Media departamentuaren barruan.
  • Garapen pertsonala, prestakuntza- eta hezkuntza-aukeren bidez.
  • Karrera egiteko eta aurrera egiteko aukerak.
  • Lana eta familia uztartzeko politikak.
  • Lan-aukeren berdintasuna.

 

Identifikatuta sentitzen bazara, animatu zure CVa bidaltzera

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak