Uztaila 2017

Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak "BUCC 2017: 10th Workshop on Building and Using Comparable Corpora" jardunaldian parte hartuko du

BUCC 2017: 10th Workshop on Building and Using Comparable Corpora" jardunaldia abuztuaren 3an ospatuko da Vancouverren (Kanada), ACL2017 konferentzian barne.

Vicomtech-IK4k bere parte-hartzea aurkeztuko du nazioarte mailan partetatutako atazan. Zentro teknologikoak, bere itzulpen automatikorako taldearen bitartez, emaitza hoberenak lortu ditu landu dituen hizkuntza-bikote guztientzat.

Thierry Etchegoyhen doktoreak, Vicomtech-IK4ren arduraduna itzulpen automatikorako teknologian, bere taldeak lortutako emaitzak aurkeztuko ditu konparagarriak diren datu eleanitzen lerrokatzearen ildoan. Aurkeztuko den teknologiak zehaztasun altuko baliabide eleanitzak sortzea ahalbidetzen du hizkuntza ezberdinetako edukiak hartuta. Modu honetan sortutako baliabideak ezinbestekoak dira kalitate handiagoko eta domeinuetara egokitutako itzulpen automatikorako sistemak garatzeko.