Uztaila 2018

Mediatek Eureka Innovation Award 2018 saria irabazi du

MEDIATE proiektua hiru eremu medikuetan ardazten da: kardiologia, onkologia eta ortopedia. Hiru eremu hauetan kirurgia ez-erasokorrak planifikatzen dira, aurre-programatutako lan prozesua jarraitzen dutenak, zehazki diagnostikoan laguntzeko irudi medikua, ebakuntzen plangintza, ebakuntzan irudi bidez gidatutako nabigazioa, diagnostikoaren gauzatzea eta ondorengo terapia.

Ebazpen hauek intuitiboak eta erabiltzen errazak izan behar dute, lantalde medikuaren arteko komunikazioa erraztu, erabilera erregistroa eta txostenen sorrera ahalbidetu, eta baita informazio-fluxu hoberena lortu. Nabigaziorako software eta elektronika eta gailu terapeutikoen kontrol autonomoa irudi-sistemekin integratu da, honela denbora errealean iturri ezberdinetako bereizmen handiko irudien prozesatze, integrazio eta bistaratzea lortzeko. Azkenik, lanaren zati bat diagnostikoaren analisi, formen azterketa eta erabakian laguntzea eta ebakuntza medikuetan plangintza eta tratamenduan fokatu da.

MEDIATE partzuergoaren kide nagusia den Barco enpresak proiektuaren emaitzak erabili zituen bere Nexxis plataforma osatzeko. Plataforma hau IP datuen trafikoan oinarritzen den ebazpena da eta bideo eta irudi iturrien kudeaketa gardena ahal egiten du, baita hauen banaketa ere kirofano digitaletan. IP bidezko bideo banaketaren ikuspegi bakar honek talde medikua kirofanoan mugitu eta “plug&play” eran momentuan konekta dadin ahal egiten du. Hare gehiago, kirofanoen ekipamendu medikuen hornitzaile garrantzitsuenak, hala nola Karlo Storz, Merivaara eta Brainlab-ek, Nexxis sistema hautatu dute oinarrizko modulu gisa integrazio eta bistaratzerako.

Vicomtecheko ikerketa lana kirofanorako erabiltzaileentzako interfaze naturalen azterketan oinarritu da, kirurgialarien karga fisiko eta kognitiboa txikitzeko asmoz, baita elkarrekintzan eraginkortasuna gehituz. Etapa ezberdinetan (adib. transkateter balbula aortikoaren ezarpena, TAVI) zehar bistaratze eskema ezberdinak behar dituzten ebakuntza zailetan kirofanoan dauden monitore ezberdinen arteko informazioaren aurkezpena antolatzeko ebazpen bat inplementatu du Vicomtechek. Ukimen-aplikazio intuitiboa ezarri du Vicomtechek ebakuntza-aurreko estadioan dauden ebakuntza ezberdinetarako bistaratze eskemak definitzen uzten duena, baita ahots-komandoetan oinarritzen den interfazea ebakuntzan zehar bistaratze eskema ezberdinetara aldetzeko ere. Vicomtechek Barco enpresarekin elkarlanean aritu da Nexxis sistemaren lehen erabiltzaileetako bat bezala, honen hobekuntza eta aurreratzean lagunduz. Vicomtechek bere funtzionalitatea Nexxis sistemarako garatu zuen arren, sistema alternatiboetarako moldaketak ere egin ditu.

Irudi Galeria