JAKINBIDE

Kontsumitzaileen eta hiritarren iritzia aztertzeko plataforma

Interneten, hainbat entitateri (pertsonei, enpresei, produktuei, zerbitzuei,…) dagokien milioika informazio, komunikatu edota iritzi publikatzen dira egunero. Entitate hauen inguruko informazio guztiaren ezagutza, jarraipena eta kontrola online ospearen kudeaketa moduan ezagutzen den teknologiaren parte da. Adibide moduan, beste hainbat bilatzaileren artean, Google-ek, enpresa, produktu, zerbitzu edota pertsona horiekin lotzen diren hitzak, entitate horiekin lotzen den informazio edo iritzi horiekin batera indexatuko du.

Marketing munduan jakina den bezala, marka baten eraikuntzak kostu handia du, marketing eta publizitate kanpainei, kanpaina publizitarioen sorrerei eta komunikabide ezberdinetan publizitatea zabaltzeari lotuta. Testuinguru honetan, Web 2.0 teknologiek kontsumitzaileari erreminta berriak eskaintzen dizkie, iritzia eta informazioa eman eta zabaltzeko.

Espazio hauen zabalkuntza azkarrak, Internet konpetentzia eta limiterik gabeko adierazpen askatasunaren plataforma bihurtu dute, nahiz eta, beraien erabilera ez den beti egokia eta askotan interes pertsonal edota pertsona, enpresa, produktu edo zerbitzuen interes enpresariaren aurkakoa izan daitekeen. Adibidez, iritziak marketineko arma garrantzitsuak izan daitezke aldekoak direnean, baina baita kaltegarriak negatiboak direnean. Azken kasu honetan garrantzitsua da informazio negatibo horiei aurre egitea, bilatzaileetan postu garrantzitsua lortu ez dezaten eta ondorioz, beraien eragin kaltegarria gutxitzea lortuz.

Bilatzaile globalek erabiltzaile eta kontsumitzaileen milioika iritziei sarrera libre uzten dieten neurrian, kontsumitzaileak bere lekua izango du eta kontsumitzaileak enpresa berak kontrolatuko ditu. Honek denak, orduan eta sofistikatuagoa den merkatu lehiakor bat sortuko du, non bezero eta erabiltzaileek eduki, zerbitzu edo informazioen kalitatea aintzat hartuko duten.

Etorkizunari begira, kontsumitzaile eta erabiltzaileen boterea handituz joango da dudarik gabe. Interneten osatuko dute erosteko edo beste aktibitate batzuk gauzatzeko erabakia, nahiz eta, kasu batzuetan aktibitatea zuzenean Interneten ez gauzatu. Era berdinean, erabiltzaile hauek, pertsona, enpresa, produktu edo zerbitzu konkretuei buruz iritziak sortuko dituzte. Orduan eta giza-espazio gehiago sortuko dira, erosketak bideratzeko, iritziak emateko eta kontaktu sareak sortzeko.

Erabateko helburua edozein web orritik informazioa automatikoki ateratzea da, informazio hori aztertzea eta neurtzea, marka edo produktu baten ospea ezagutzeko, eta ospe hori hobetu gai izateko. Erabiltzaileak gai zerrenda bat adierazten du horri buruz informazioa biltzeko. Hitz edo gai espezifiko hauek sarean zehar bilatzen dira “parseo” teknikak erabiliz html/xml orrietan, eta baita beste web lekuen API-en bitartez (adibidez, Facebook). Datuak (testua, irudiak, bideoak edo audioa), bilduta daudenean algoritmo espezifikoak erabiltzen dira informazioa aztertzeko, sentimendua neurtzeko eta erabateko emaitza ikusarazteko.

Azkenean, informazio hau izango da erabiltzaileari bere markaren ospea ezagutzeko aukera emango diona. Informazio berri honekin, marketing eta negozio erabakiak hobetzeko gai izango da.

Proiektuaren iraupena

01/09/2010 - 31/12/2012