3DTutor

3DTUTOR: Tutoria Birtual eta Laguntzarako 3Dko Sistema Interoperablea garapen kognitiboa lantzeko motibazio prosezuetara bideraturik

3DTUTOR proiektua: Tutoria Birtual eta Laguntzarako 3Dko Sistema Interoperablea garapen kognitiboa lantzeko motibazio prosezuetara bideraturik, IPT-2011-0889-900000 espediente zenbakia duena, Zientzia eta Berrikuntza ministeritzak kofinantzatua izan da kooperazioko proiektu edo ekintza modalitatean, INNPACTO azpi-programa barnean 2011-2013 urteetarako, Sistemaren Antolakuntza eta Internazionalizazioaren bide instrumentalaren barne, Zientzia Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Teknologikoaren Egitasmo Nazionalaren esparruan, 2008-2011.

3DTUTOR hiru dimentsioetako tutore sistema adimentsu baten diseinuan, garapenean eta inplementazioan oinarritzen da, non hainbat sistema eta plataformetan erabilgarria izango den, eta hezkuntza birtualaren barneratze prosezu pertsonalizatuak koordinatuko dituen.

3DTUTOR tutore sistema adimenduna hiru dimentsioetako pertsonai birtual batez aurkeztua izango da, ikasle bakoitza ikasgai desberdinetatik gidatu eta modu pertsonalizatu eta autonomo batean ikasteko aukera emanez, honela tutore erreal baten beharra kenduz. Sistemak, heziketa prozesuan, hiru bideetan emango dio laguntza ikasleari:
 

  • Adimen emozionalaren bitartezko motibazioa.
     
  • Ikaslearen balioztatze eta hobekuntza.
     
  • Neurrira eginiko argibideak.
     

Honela, irakasle/tutore birtualaren irudia barneratzea lortuko da eLearning-eko murgiltze sistema barruan, tutore erreal baten beharra ekidinez, distantziako hezkuntzaren kalitatea hobetuz.

Tutore errealak bere partetik ikaslearen urrutiko jarraipena egiteko gaitasuna izango du 3DTUTOR-ek automatikoki sortuko duen ikasle bakoitzaren bilakaera profilari esker, non sistema berak bere erantzunak egokitzeko erabilia izango den.

ALECOP, SDAD. COOP. proiektuaren buru da, eta ondorengo entitateek parte hartzen dute ere: Ikus Interakzio eta Komunikazio Teknologien Zentroa VICOMTECH, Virtualware 2007, S.A., Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (Jose M. Arizmendiarrieta S.Coop.), Mondragon Lingua S.Coop., Isea S.Coop. eta Malagako Unibertsitatea.

Proiektuaren iraupena

01/06/2011 - 31/12/2013