SUMAT

Itzulpen automatiko bidez azpitituluak sortzeko online zerbitzua

Azpitituluak rol garrantzitsua betetzen dute, Europako herrialde eta genero gehienetan edukiak itzultzeko modurik erabiliena baitira, ikus-entzunezko edukiak hainbat hizkuntzatan eskuragarri egon behar direnean.

Gero eta hizkuntza anitzeko multimedia-eduki digital gehiago erabili eta transmititzen dira internet eta DVD bidez, eta politika europarrek eta nazionalek telebista publikoetan igorritako edukietan azpitituluak jartzea sustatzen dute. Horrek azpitituluen gaineko eskaera areagotu egin du azken urteotan, eta beraz, azpitituluekin  lotutako merkatuak garrantzia hartu du.

Haatik, azpititulatzea eta azpititulu-itzulpenak oztopo handiei aurre egin behar diete beren merkatua hedatzeko (eta, ondorioz, baita negozio-aukera berriak sortzeko ere): kostua, denbora eta kalitatea. Argi dago beharrezkoa dela azpititulu-itzulpenaren produktibitatea areagotzea, kostuak eta emate-epeak murriztuz eta itzulpenen kalitatea hobetuz. Ildo horretatik, azpitituluetan eta ikus-entzunezko itzulpenean, aurrerapausoa litzateke Itzulpen Automatikoaren Estatistikoa (SMT) txertatzea post-edizioarekin konbinatuz, produktibitatea areagotzeko eta emaitzen kalitatea hobetzeko. Horrenbestez, SUMAT proiektuak europar azpititulu-industriaren eraginkortasuna eta produktibitatea areagotuko ditu eta emaitzen kalitatea hobetu, azpititulu-itzulpenaren prozesuetan SMT teknologiak txertatuz.

Proiektuak azpitituluak online itzultzeko zerbitzua garatuko du Europako 9 hizkuntzetarako, 14 hizkuntza-konbinazio izango dituena. Helburua da freelance itzultzaileen eta azpititulu-konpainien azpititulu-itzulpena hein handi batean automatizatzea, haien eraginkortasuna eta produktibitatea optimizatzeko, merkatuaren eskaera erantzuten laguntzeko helburuarekin.

http://www.fp7-sumat-project.eu

Proiektuaren iraupena

01/04/2011 - 31/05/2014

Irtenbide teknologikoak