Buru.On

Pentsamendu kritiko eta sortzailearen aktibaziorako metodologia eta tresnak, informazio eta komunikazio teknologietan oinarrituta

Gaur egungo hezkuntza sistemak dela mende bateko behar sozial eta industrialetan oinarrituta daude. Azken finean, oraingo sistemak edukien trasmisioa besterik ez dira.
Modelo hau zaharkiturik gelditu da ikaslea datorkion gizarterako prestatzerako orduan, non errealitate aldakorrak, konpetentzia bidezko balorazioak eta etengabeko ikasketaren beharra errealitate izango diren.

Honela, proiektuak pentsamendu kritiko eta sortzailea eta adimen anitzen garapena bultzatuko duen tresna bat sortu nahi du.

Proposatutako sistemak hezkuntza tradizionalari (testu liburu bidez) lagundu nahi dio sistema informatiko erabilerraz batekin, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat. Azken finean, informazio eta komunikazio teknologien laguntzarekin eta Robert Swartz-en pentsamenduaren prozesuaren teorian eta Howard Garner-ren adimen anitzen teorian oinarrituz, honakoan lagunduko duen sistema bat: 

•    Ikaslearen pentsamendu prozesuak eta ohiturak hobetu, “pentsatzen jakin”.
•    Ikasketa abileziaren hobekuntza, “ikasten ikasi”.
•    Pentsamendu kritikoa eta ikasketa sortzailea bultzatu.
•    Kontzeptuen similazio hobe eta handiagoa.
•    Jakintza konpetentzian transformatzea. 

Proiektuaren iraupena

01/09/2012 - 06/10/2016