BerbaOla

BerbaOla: Ahots eta Hizkuntza teknologiak RIS3 arloetara aplikatuta

BerbaOla-aren bitartez, funtsezko ikerketa-proiektu bat planteatzen da Eusko Jaurlaritzaren espezializazio adimenduneko estrategiaren erronkei aurre egiteko, eta Euskadiren posizionamendua sendotzeko, hizkuntza-teknologien arloko erreferentzia-puntu gisa. Proiektuaren helburu nagusia honako hau da: hizkuntzaren eta ahotsaren teknologien ikerketa eta garapena, Fabrikazio Aurreratua, Biozientziak eta Osasuna eta Kultura eta Sormen Industrien beharrentzako.

Halaber, proiektuaren helburu nagusia honako helburu zientifiko eta teknologikoetan banatzen da:
• Hizkuntzaren teknologietan oinarrizko ikerketan sakontzea, bai Kultur eta Hizkuntzaren Industriaren aukera nitxoei, bai eta Fabrikazio Aurreratua eta Biozientziak eta Giza Osasuna lehentasun estrategikoei ere.
• Hizkuntza eta ahotsaren teknologien ekarpen zientifiko-teknologikoa indartzea aipatutako nitxoetan, horien garapena bultzatuz eta industria lehiakor gisa aurrera eginez.
• Fabrikazio Aurreratuan oinarrizko ikerketa zentratzea, produkzio-prozesuak eta pertsona-makinen arteko interakzioa adimentzeko helburuarekin.
• Oinarrizko ikerketa orientatzea Horizon 2020n ezarritako gizarte-erronkak eta Biozientzien eta Giza Osasunaren lehentasunak helburu estrategikoak izan daitezen: zahartzea, mediku-informazioaren elkarreragingarritasuna, farmakojagoletza edo desgaitasuna duten pertsonen inklusibitatea bezalako erronkei erantzuteko.
• Hizkuntza-oztopoak gainditzen laguntzea, euskal enpresek abantaila lehiakorra izan dezaten Merkatu Bakarrean, eta euskara ez dadin digitalizatu gabe geratu.
• Irtenbide teknologiko eleanitzak eta adimentsuak sustatzea, funtsean berriak diren ideia berritzaileak esploratuz eta oinarri zientifikoetan oinarrituz.
• Lankidetza modu malguan babestea, lankidetzari dagokionez, helburuak eta diziplinartekotasuna hainbat eskalatara bideratuz.
• Lurralde Adimendun bat garatzeko oinarria sortzea: prozesu sozialak ireki eta lotzea, gauzen arteko lotura eleanitza sortuz, paradigma inklusibo berri bat ahalbidetzen duten elkarrekintzarako espazio berriak sortuz.
• BerbaOla partzuergoa sendotu, hizkuntzaren eta ahotsaren teknologien erreferentzia zientifiko eta teknologiko bikaina den aldetik, Europako Ikerketa Esparruaren barruan.
• Hizkuntzaren eta ahotsen teknologietan bikaintasuna, dinamismoa eta sormena indartzea, diziplinartekotasuna eta beste arlo zientifiko eta teknologiko batzuekiko konbergentzia etengabea izateko.
• Hizkuntzaren eta ahotsen teknologietan prestigioa duten euskal teknikariak eta ikertzaileak erakartzeko ekintzak gauzatzea.
• BerbaOla partzuergoa erreferentziazko polo gisa finkatzea; izan ere, euskal sistemako ikerketa-masa kritiko bat integratu eta sortuko da, eta gure erkidegoa lehentasunezko toki batean kokatuko da Europako Ikerketa Esparruan (EIE).
• Nazioarteko esparruan zientzia-lankidetzarako sare bat sustatu eta sortu, mundu mailako aintzatespeneko ikerketa-zentroekin.
• Euskadiko hizkuntzen teknologien arloan ikerketa-kapitala sustatu eta sortu, estatu mailan eta Europan erreferentzia izan dadin.

Era berean, irismen eta eragin helburu hauek zehaztu dira:
• Proiektuaren emaitzen transferentzia zientifiko-teknologikoa nabarmen hobetu, eta euren proiekzio sozio-ekonomikoa kuantifikatu.
• Hizkuntza naturalaren prozesamendua fenomeno ekonomiko gisa hobeto ezagutu eta ulertzeko tresna egokiak eraikitzea, bai lurraldean, enpresetan eta pertsonengan. Emaitzetarako orientazioa eta enpresen eta euskal gizarte osoaren beharrekiko hurbiltasuna indartzeko balioko du.
• Enpresa-ehunarekin batera eta etengabe lan egin, ikerketa-ildoak eta planifikatutako proiektuak ahalik eta modurik eraginkorrenean egokitzeko.
• Ikerketa-praktika berritzaileak hartu, eta Lurraldearentzat eta enpresentzat epe luzerako mozkin-aukerak detektatu eta aprobetxatu.
• Hizkuntzaren teknologietako, Fabrikazio Aurreratuaren eta Biozientzien eta Giza Osasunaren arloko prestakuntza-programen esparruan, ekintza berritzaile, zientifiko eta teknologikoetatik sortutako ezagutza integratzea.
• Ezagutza eta aurrerapen teknologikoak berehala zabaltzeko eta transferitzeko euskarri argia sortzea, enpresa-ehuna laguntzeko eta oinarri teknologikoko  start-up enpresak sortzeko, hizkuntzaren eta ahotsaren teknologien arloan ezagutza handiko sektore trinkoetan.

Proiektuaren iraupena

01/03/2017 - 31/12/2018

Kontaktua:

Mª Arantzazu del Pozo

Emaila:

Irtenbide teknologikoak