Bistaratzea eta Errealitate Birtuala

Bistaratzea eta Errealitate Birtuala Infografiaren teknologia gakoak dira.

Ordenagailu bidezko Bistaratzeak edozein motako informazioa erakusteko metodoak eta teknikak barne hartzen ditu. Informazioa ematean, ikusizko metaforak baliatzen ditu, hala nola, mota guztietako 2D irudiak eta diagramak (estatikoak zein elkarreragileak), hainbat 3D irudikapen-modu (bolumetrikoak, azaleran oinarrituak, puntuetan oinarrituak, etab.) eta fenomeno konplexuen ikusizko simulazio elkarreragileak eta dinamikoak. Ikusizko Analitikak, Informazioaren Bistaratzea eta Bistaratze Zientifikoa, besteak beste, Ordenagailu bidezko Bistaratzearen eremu espezializatuak dira.

Errealitate birtuala Infografiaren barne-alorretako bat da, eta presentzia fisikoa simulatzen du ordenagailu bidez sortutako murgiltze-ingurune (oso bisual) batean, benetako mundua edo irudizko esperientzia edo egoera bat erreproduzituz. Proiekzio-teknologia, elkarrekintza-gailu eta zentzumen-simulazio aurreratuek Errealitate Birtualaren erabiltzaileari 3D mundu birtual batean murgilduta dagoela sentitzen laguntzen diote.

Vicomtech-IK4 zentroak Bistaratzearen eta Errealitate Birtualaren alorreko hainbat gai lantzen ditu haren ikerketa-ildoetan, besteak beste:

  •  3D Web teknologiak aukera ematen du webguneetan 3D eduki elkarreragileak erakusteko, modu naturalean eta nabigatzaile komun baten bidez, errealitate birtuala eta batzuetan errealitate areagotua ere erabilita.

 

  • Ikusizko Analitikaren bidez, ikus-interfaze birtualek emandako datu konplexuak modu analitikoan arrazoi daitezke.
  • Modelatzeak eta Simulazioak aukera ematen dute ingeniaritza- eta zientzia-prozesuen modelo konplexuak aztertu eta modu elkarreragilean bistaratzeko, baita erabiltzaileen jokaeraren eta lehentasunen modelatzea eta simulazioa egiteko ere (erabiltzaile-profilen garapena).
  • Abatareak 3D elkarrizketa-kide errealistak, adimendunak eta birtualak dira, eta elkarrekintza-modu berriak eskaintzen dituzte.
  • Arropen Simulazioak jantzita eramatean arropak hartzen duen formaren eta mugimenduen ikusizko simulazio errealistak eman dituzte, modaren eta arroparen industrietan erabiltzeko.
  • Mundu Birtualak 3D ingurune elkarreragileak dira, web-aplikazioetan edo helburu zehatzetarako instalazioetan erabil daitezke eta mundu errealeko edo irudizko egoerak eta esperientziak erreproduzitzen dituzte.
  • Geobistaratzeak datu geoespazialen irudikapen elkarreragileak ematen ditu, dimentsio anitzeko informazio geoerreferentziatuaren analisi elkarreragilea egin ahal izateko.
  • Bolumena Errendatzeak 3D bolumenak irudikatzen ditu, eta, horretarako, azaleko irudikapenaz gain, bolumenaren barne-egitura ere aintzat hartzen du, gero medikuntzaren, ingeniaritzaren eta meteorologiaren eremuetan erabili ahal izateko.

Kontaktua

Emaila virtualreality@vicomtech.org

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak