Irudien Prozesaketa

Irudien Prozesaketa, Analisia eta Ulermena Ordenagailu bidezko Ikusmenaren espezializazio garrantzitsua da, eta aukera ematen du ordenagailu bidez 2D irudiak edo argazkiak prozesatzeko (isolatuak nahiz denbora-menpeko sekuentzietan edo mugimenduan konektatuak)

Seinaleak prozesatzeko modu bat da, eta argazkiak edo bideo-fotogramak har ditzake eta maila txikian prozesatu, ezaugarri edo parametro zehatzak erauzteko edo irudi prozesatu berriak irteera gisa sintetizatzeko.  Zentzu zabalago batean, Ordenagailu bidezko Ikusmena irudi-prozesaketaren bertsio orokorragotzat har daiteke. Irudien Ulermenetik gertuago legoke, eta haren helburua izango litzateke irudi baten edo bideo bateko irudi-sekuentzia baten ezaugarriak prozesatzea, ulertzea eta deszifratzea edo objektuei jarraipena egitea, xede argia izanik.

Vicomtech-IK4 zentroaren ikerketak Irudien Prozesaketaren barneko alderdi garrantzitsuak jorratzen ditu, esaterako:

  • Sailkatzaile eta patroien ezagutzarako bestelako teknologien bidez, informazioa aurrez ezarritako irizpideen arabera sailka daiteke. Informazioa mota askotakoa izan daiteke: ikusizkoa, testuak, soinuak, etab.
  • Objektuaren Segimendua objektu baten kokalekua aurkitzeko erabiltzen da. Ordenagailu bidezko ikusmena edo bestelako teknikak erabiliz, objektuaren kokaleku erlatiboa eta mugimendua zehatz daiteke.
  • Kamera/Multikamera Konfigurazioa bereziki diseinatuta dago Irudien Prozesaketa zorrotz baterako eta Ordenagailu bidezko

 

Ikusmenaren aplikazioetarako, parametro tekniko garrantzitsuak egokituz.

  • Irudien Fusioak eta Erregistroak irudi eta irudi mota desberdinak lerroka ditzake eta horien korrelazioa eman, irudi konbinatu berriak informazio aberastuarekin sintetizatzeko.
  • Berreraikuntza Irudien Prozesaketaren barruko teknologia garrantzitsua da, eta 2D eta 3D objektuak berreraikitzen ditu.  Esaterako, eskaneatutako puntuen datuak 3 dimentsiotan berreraiki ditzake.
  • Segmentazioak aukera ematen du interesezko eremuak edo egitura zehatzak identifikatu eta isolatzeko, analisia eremu horietan oinarritze aldera. Medikuntza-irudien eraketan erabil daiteke, besteak beste.
  • Eginbideen Erauzketak irudien konplexutasuna (dimentsionaltasuna) murrizten ahalbidetzen du. Horretarako, sarrerako datuak irudiaren ezaugarri garrantzitsuak adierazten dituzten eginbide-sorta bihurtzen ditu.
  • 3D Eredu Birtualen Doikuntzak hartutako puntuen 3D azpi-sorta bat objektu batean txerta dezake, objektuaren 3D eredu osoarekin.
  • Aldibereko Kokalekuak eta Mapaketari esker, hasiera batean ezezagunak diren inguruneen mapa egiten daiteke, ingurune horretan mugitzen ari den objektu baten uneko kokalekuari jarraituz.

 

 

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak