Hizketa Naturalaren Prozesaketa

Iritzi eta sentimenduen analisia, itzulpen automatikoa, entitate-izenen ezagutza, elkarrizketa-sistemak, sailkatzaileak eta bestelako teknologiak.

Hizketa Naturalaren Prozesaketak Ordenagailu Zientzien teknologiak (hala nola, Adimen Artifiziala, Ikasketa Automatikoa eta Inferentzia Estatistikoa) eta Hizkuntzalaritza Aplikatua biltzen ditu, eta helburu du giza hizkuntzan adierazitako informazioa ordenagailu bidez ulertu eta prozesatzea, xedea izanik ataza zehatzak gauzatzea: itzulpen automatikoa, elkarrizketa-sistema elkarreragileak, iritzi-erauzketa, etab. Vicomtech-IK4ren ustez, teknologia garrantzitsu hau faktore gakoa da multimedia-inguruneetan sakonean elkar eragiteko eta horiek ulertzeko, multimedia-eduki eta -aplikazio askok hizkuntzarekin lotura estua baitute.

Arlo honi dagokionean, Vicomtech-IK4 zentroaren ikerketa-espezializazioak eremu hauek hartzen ditu:

  • Iritzi-erauzketa eta Sentimenduen Analisia alderdi garrantzitsuak dira Hizkuntza Naturalaren Prozesaketan, eta gizakiek sortutako testuak ordenagailu bidez aztertzen dituzte, horiekin lotutako iritziak eta sentimenduak prozesatzeko eta horien maila neurgarriak erauzteko.
  • Itzulpen Automatikoak ordenagailuz lagundutako itzulpena lantzen du testuak giza hizkuntza batetik bestera itzultzeko. Itzulpen Automatikoaren baitan, hainbat hurbilketa eta teknika egon daitezke, itzulpenaren testuinguruaren, hurbilketaren (estatistikoa, erregeletan oinarritua, hibridoa) eta beste hainbat faktoreren arabera.
  • Entitate Izendunen Ezagutzea eta Sailkapena Informazio-erauzketaren azpieremu garrantzitsua da, eta “entitate izendun” deitutako elementu atomiko indibidualen kokalekua, identifikazioa eta sailkapena jorratzen ditu, hala nola izen bereziak, datekin lotutako esamoldeak, ehunekoak eta zenbakiak.
  • Elkarrizketa Sistemei esker, pertsonek ordenagailu-sistema batekin  elkarreragin dezakete (ordenagailu-aplikazio bat erabiltzeko, adibidez), gizakiek gai zehatz bati buruz izan ditzaketen elkarrizketa idatzien (eta ahozkoen) atzeko elkarrekintzak baliatuz.
  • Sailkatzaileen eta patroien ezagutzarako bestelako teknologien bidez, informazioa aurrez ezarritako irizpideen arabera sailka daiteke. Informazioa mota askotakoa izan daiteke: ikusizkoa, testuak, soinuak, etab.

 

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak