Hizketaren Prozesaketa

Teknologia ahots bihurtzeko eta hizketa prozesatzeko, ahots ezagutza, classifiers eta beste testu

Hizketaren Prozesaketa giza hizketaren analisia da, eta seinale digitala prozesatzeko teknikak erabiltzen ditu. Arlo honek hainbat aurpegi ditu, aztergaiaren arabera: hizketaren sintesia, ahotsa edo hizketa ezagutzea, hizlaria ezagutzea, ahotsaren analisia, hizketa kodetzea eta ulertzea, hizketa hobetzea, hizlariaren diarizazioa, etab.

Vicomtech-IK4 ikerketak ildo hauetan jartzen du arreta:

  • Testua hizketa bihurtzeko teknologiek idatzizko testu bat ahozko testu bihurtzen dute ordenagailu bidez, giza ahotsa imitatuta. Horrela, giza hizketa sortzen dute, modu artifizialean.
  • Ahots Bihurketak eta Ahots Eraldaketak edozein ahots (sorburu-ahotsa) digitalki eraldatzen dute, hizlari-identitate zehatz baten ahotsaren (xede-ahotsa) antza izan dezan.
  • Hizketa Ezagutze Automatikoak ahozko giza hizkuntza idatzizko testu bihurtzen du, ordenagailuz lagunduta eta modu automatikoan.
  • Sailkatzaileen eta patroien ezagutzarako bestelako teknologien bidez, informazioa aurrez ezarritako irizpideen arabera sailka daiteke. Informazioa mota askotakoa izan daiteke: ikusizkoa, testuak, soinuak, etab.

 

Galeria

Arloarekin lotutako proiektu nagusiak