Transferentzia teknologikoa

Gure ezagutza espezializatuaz baliatu nahi dugu bezeroei balio handiko emaitzak emateko lege-esparru argi eta garden batean, helburu hauekin: Bezeroak emaitzetara bideratutako negozio-eredua ezar dezala bermatzea, esklusibotasun- eta askatasun-baldintzetan, eta

Aldi berean, Vicomtech-IK4ri bere espezializazio teknologikoko ibilbidearekin aurrera egin dezala ahalbidetzea.

Horretarako, Vicomtech-IK4n kontratu-harremanetarako eredu bat dugu, ezagutza teknologikoaren eta bezeroaren emaitzen arteko bereizketa argian oinarrituta.

Modu horretara, gure zeharkako ezagutza espezializatua errealitate bihurtzen dugu, SDK (Software Develompent Kits) moduan. SDK horiek gure teknologien software-moduluak dira (adibidez: bideoen kudeaketa, irudiaren azterketa, gomendio-algoritmia, etab.), eta horien gainean bezeroaren neurrirako aplikazioak gara ditzakegu (adibidez: pertsona-kontagailuak, irudi medikoko pantailak, etab.).

Hemen, gure SDK batzuei buruzko informazioa topa dezakezu:

Kontaktua: tech.transfer@vicomtech.org