Deskribapena

Vicomtech, Advanced Interaction, Computer Vision, Data Analytics, Computer Graphics eta Language Technologies teknologietan espezializatuta dagoen ikerketa aplikatuko zentro bat da

Graphicsmedia.net nazioarteko aliantza estrategikoan parte hartzen du, Computer Graphics eta Multimedia teknologiekin lotutako ikerketa aplikatuan diharduten nazioarteko zentroen sarea.

Vicomtechren helburua da enpresen eta erakundeen berrikuntza-beharrei erantzutea. Horretarako:

  • Ikerketa aplikatuan dihardu, eta ikus-elkarrekintzako eta komunikazioko multimedia-teknologiak garatzen ditu.
  • Industriekin, unibertsitateekin eta beste zentro teknologiko batzuekin du lankidetza estua, horien osagarri delarik.
  • Ikerlarien mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen ditu.

Horrela, zuzenean edo sarearen bidez menderatzen dituen ezagutzen eta teknologien bitartez balio erantsia ematen die bezeroei. Izan ere, Vicomtech:

  • Bezeroen behar guztiei erantzun egokia ematen die.
  • Enpresei sor litezkeen aukerak aprobetxatzen laguntzen die.
  • Haien produktuetarako hobekuntzak edo garapenak proposatzen dizkie, ezagutza zientifikoetan eta teknologikoetan izandako azken aurrerapenetan oinarrituta.

Vicomtech-en patronatua bere jarduera-eremuko ordezkari eta erreferentzia diren zenbait bazkidek osatzen dute.

Vicomtech-ek Europako Batzordearen H4 Excellence in Research aintzatespena lortu du eta honek zentroak duen konpromisoa bermatzen du ikertzaileen merituetan oinarritutako kontratazio ireki eta gardenarekiko (OTM-R: Open, Transparent and Merit-based Recruitment of Researchers). Aintzatespen hau ISO9001_2015 eta UNE166002:2014 ziurtagiriei gehitzen zaie eta beste Aurrera pausu bat da nazioarteko bikaintasunerantz I+G+b kudeaketa aurreratuan, hasieratik Zentroaren DNAren osagaietako bat dena.

Zentroaren jarduera guztiak I+G+b kudeaketa-sistemarekin erregulatzen dira, besteak beste: emaitzen etengabeko hobekuntza eta horien neurketa, berrikuntza teknologikoko prozesuen optimizazioa eta ezagutzen transferentzia eta sorrera. Horrela, kalitate handiko metodologiak erabiltzen direla ziurtatzen da.

Certificados

Vicomtech-en ikerketa-profilak aukera ematen dio tokiko eta nazioarteko eremuen zubi izateko. Gainera, ikerketa aplikatuaren ereduak tokiko enpresei aukera berriak zabaltzen dizkie, mundura irekitzeko eta nazioartean izandako azken aurrerapenei probetxu ateratzeko. Era berean, Vicomtech-ek nazioarteko proiektuetan parte hartzeak tokiko proiektuen jarduera nagusia osatu eta hobetu egiten du.

Halaber, Vicomtech-ek ezagutza sortzen laguntzen du, ikertzaile berriei prestakuntza emanez eta emaitzak hedatuz, nazioartean ospea duten argitalpenen eta hitzaldien bidez.