Vicomtech-IK4-ek Glasgowen ekainaren 6tik 9ra ospatu den ITS World Congress-en parte hartu du bi aurkezpen zientifikoekin
13.06.2016
Oihana Otaegui doktoreak Garraio Sistema Adimendunen eta Ingeniaritzaren Zuzendariak, bi aurkezpen egin ditu: “Robust satellite navigation solutions for enhanced driver assistance applications ” eta “ Low cost GNSS and computer vision for ADAS”.
Kongresu hau ITS (Garraio Sistema Adimendunak) sektoreko Europako ekitaldi handiena da eta Europa mailan mugikortasun eta garraioari aplikatutako teknologien industria biltzen du. Aurtengo kongresuaren goiburua "Gaur etorkizuneko hiriak sustatzen" da eta 100 saiotik gora antolatu dira 5 gai nagusiei buruz: automatizazioa, erabiltzailearen zerbitzuak, satelite-teknologiak, pertsonen eta salgaien garraio iraunkorra eta klima.