Vicomtech-IK4-ek Glasgowen ekainaren 6tik 9ra ospatu den ITS World Congress-en parte hartu du bi aurkezpen zientifikoekin

13.06.2016

Oihana Otaegui doktoreak Garraio Sistema Adimendunen eta Ingeniaritzaren Zuzendariak, bi aurkezpen egin ditu: “Robust satellite navigation solutions for enhanced driver assistance applications ”  eta “ Low cost  GNSS and  computer vision for  ADAS”.

Kongresu hau ITS (Garraio Sistema Adimendunak) sektoreko Europako ekitaldi handiena da eta Europa mailan mugikortasun eta garraioari aplikatutako teknologien industria biltzen du. Aurtengo kongresuaren goiburua "Gaur etorkizuneko hiriak sustatzen" da eta 100 saiotik gora antolatu dira 5 gai nagusiei buruz: automatizazioa, erabiltzailearen zerbitzuak, satelite-teknologiak, pertsonen eta salgaien garraio iraunkorra eta klima.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebasti√°n (Espainia)

+(34) 943 309 230

close overlay