Torneaketa-makina baten biki digitala eta neurketa-sistemaren automatizazioa, ekoizpen eraginkor eta iraunkorrerako

Gurutzpe eta Sariki

Laser-triangulazio bidezko 3D digitalizatuaren eta Vicomtech-en Geomlib libreriaren bidez, torneaketa-makina baten prototipo digital bat garatu da, ekoitzitako piezen kalitatea eta zehaztasuna hobetzeko eta fabrikazio-prozesua optimizatzeko.

Torneaketa-makina baten biki digitala eta neurketa-sistemaren automatizazioa, ekoizpen eraginkor eta iraunkorrerako

Teknologiak:

Computer Vision

Erronka

Gurutzpe, INZU taldeko kidea, enpresa liderra da makina-erremintaren industrian, eta metalaren sektorean, tamaina handiko piezentzako torneaketa-soluzioak ematen espezializatuta dago. Gurutzpek forjaketa-prozesuarekin lotutako erronka bati egin behar dio aurre; material bat moldatzerakoan piezaren behar den forma lortu arte. Gaur egun, langileek eskuz egiten dute prozesu hori, eta sarritan erabaki subjektiboak hartzen dituzte, piezak neurtzeko, ebaluatzeko eta lerrokatzeko dituzten irizpide eta esperientzia propioetan oinarrituta. Ondorioz, piezaren azken geometria ez da beti perfektua. Ekoizpen-sistema mota horiek tornuaren hasieran lerrokatze zehatza eskatzen dute, amaitutako piezen perfekzioa bermatzeko.

Proiektu honen bidez, datuak neurtzeko eta aztertzeko prozesu automatizatu bat integratu nahi da makinaren barruan, lerrokadura eta ekoizpena optimizatzeko eta lortutako piezetan diametro zehatza lortzeko.

Proposatutako soluzioa

Erronka horri aurre egiteko, 3D digitalizatze-sistema bat ezartzea proposatu da, tornuko erremintak daramatzan organ bertan muntatutako laser-triangulazioako sistema baten bidez. Sistemak sentsore batzuk ditu, eta horiei esker hiru dimentsioko berreraikitzea lortzen da, mekanizazioak irauten duen bitartean ahalik eta gutxien material alferrik galtzeko behar den desplazamendu optimoa kalkulatzea erraztuz. Honetaz gain, Vicomtech-en Geomlib liburutegia erabiliz, biki digital bat garatu da, hau da, makinaren prototipo digital bat, benetako makinaren funtzionamendua simulatzen duena. Torneaketa-makinaren prototipo digital horrek aukera ematen du ekoitzitako piezen kalitatea eta doitasuna hobetzeko, eta modu eraginkorrean martxan jartzea eta fabrikazio-prozesu osoa optimizatzen du.

Emaitza

Gurutzpe, Vicomtech eta Sarikiren arteko lankidetzak ekoizpen prozesuan abangoardiako teknologia integratzen duen irtenbide berritzailea eman du. Laser triangulazio sistemari eta biki digitalari esker, neurketa eta lerrokatze prozesua automatizatzea lortu da, produkzioaren eraginkortasuna eta doitasuna hobetuz. Proiektu honek bezeroaren aurreikuspenak betetzeaz gain, makina-erremintaren industrian etorkizunean aplikatu daitezken oinarriak ere ezarri ditu. Honetaz gain,  enpresen arteko lankidetzaren balioa eta Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez finantzatutako Basque Industry programa bezalako ekimenen babesa erakutsi ditu.

Zure hurrengo proiekturako kide bila zabiltza? Idatz iezaguzu, laguntzeko irrikan gaude.

Vicomtech

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea,
Mikeletegi Pasealekua 57,
20009 Donostia / San Sebastián (Espainia)

+(34) 943 309 230

Zorrotzaurreko Erribera 2, Deusto,
48014 Bilbo (Espainia)

close overlay

Jokaeraren araberako publizitateko cookieak beharrezkoak dira eduki hau kargatzeko

Onartu jokaeraren araberako publizitateko cookieak