Digital Media Laborategia
Digital Mediaren laborategiak hainbat tresna ematen ditu, eta horiei esker multimedia fluxuaren kudeaketa-balioaren kate osoa estal daiteke: eduki berri-berriena lortzea, prozesatzea, transmititzea eta kontsumitzea. Hiru zati ditu: TB plato kromaduna, prozesamendu-laborategia, eta etxe digitala, edukiaren elkarreraginezko kontsumorako.
Funtzioak
Laborategi honetan funtzio hauek gauzatzen dira:
Multimedia-edukia lortzea
- Telebistako platoa, kroma eta argiztapenarekin
- Edukia ikus-entzunezkoen ekoizpenerako kameren bidez lortzen da, eta horien artean, nabarmentzekoak dira: Canon C300 eta Blackmagic URSA mini, zeintzuek 4K eta HDR edukia lortzen duten (tarte dinamiko handia).
- Platoan, halaber, kamera robotizatuak daude, eta horiek denbora errealeko birtualizazio-sistema bat daukate.
Multimedia-edukiaren prozesaketa
• Hardware-ekipamendua, edukia aztertzeko, manipulatzeko eta kodetzeko.
Edukiaren transmisioa eta seinalizazioa
- Punta-puntako protokoloei buruzko edukia streaming (Internet) bidez banatzeko azpiegitura.
- DVB modulazio sistema, LTDren broadcast transmisiorako (Lurreko Telebista Digitala) eta satelite bidezko TB digitalerako; tartean, hainbat zerbitzuren seinalizazioa (adibidez, HbbTV).
Elkarreraginezko kontsumoa
- Punta-puntako ikus-entzunezko edukiak bistaratzea, 4K-ra arteko bereizmenekin eta 16 stop eta 5,000 nit arteko HDR displayekin.
- Etxe digital bat, TB kontsumorako ohiko ingurune bat emulatzeko, Internetera konektatuta dauden UHD telebistekin, broadcast-Internet zerbitzu hibridoen kontsumo aberatsa (HbbTV 1.X/2.0) eta bigarren pantailak eskaintzen dituen elkarreraginezko esperientziak izateko.